Edukira joan

Sania Mirza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sania Mirza

(2017)
Bizitza
JaiotzaMumbai1986ko azaroaren 15a (38 urte)
Herrialdea India
BizilekuaHyderabad
Familia
Ezkontidea(k)Shoaib Malik (en) Itzuli  (2010eko apirilaren 12a -
Hezkuntza
HeziketaOsmania University (en) Itzuli
Nasr School (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaeraeskuina eta bi eskuz errebeska jotze
Bakarka i/g271–161
Binaka i/g536–248
Rankinga27 tennis singles (en) Itzuli (2007ko abuztuaren 27a)
1 tennis doubles (en) Itzuli (2015eko apirilaren 13a)
20 junior tennis (en) Itzuli (2004ko urtarrilaren 5a)
 
Lateralitateaeskuina
Pisua57 kilogramo
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak
InfluentziakSteffi Graf eta Mohandas Karamchand Gandhi
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

IMDB: nm6176014 Facebook: sania.mirza Twitter: MirzaSania Instagram: mirzasaniar Olympic.org: sania-mirza Edit the value on Wikidata

Sania Mirza (Mumbai, India, 1986ko azaroaren 15a) Indiako tenislari profesionala da. WTA titulua irabazi zuen Indiako lehen emakumezko jokalaria izan zen baita Grand Slam txapelketa batean laugarren fasera iritsi zen lehena ere. Bere ibilbidean benetan nabarmendu den tokian binakako diziplina jokatzen izan da, Martina Hingis suitzarrarekin batera 4 Grand Slametako 3 altxatuz eta munduko hoberena izanez.

Hasierako urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

6 urterekin hasi zen tenisean jokatzen. 2001ean eta 2002an ITF-ko txapelketak jokatzen buru-belarri aritu zen, batez ere bere jaioterrian, bakarkako hiru titulu eta binakako bat lortuz. 2003an WTA txapelketa batean debuta egin zuen Hyderabaden, WC gisa, Dominikovicen aurka galduz lehen fasean. Doha-ko txapelketako sailkapenean behera egin zuen eta ITF zirkuituan beste hiru titulu gehiago banakakoan eta bat gehiago binakakoan irabazi zituen.

2004an debuta egin zuen Hyderabaden eta Casablancan WTAko bi talde nagusitan, biei agur esanez lehen fasean, baina binakakoan bere lehen titulua lortu zuen Liezel Huber-ekin WTA-ko txapelketa bat irabazi zuen lehen jokalari indiarra izanik. ITF-ko beste sei titulu irabazi zituen (12ra iritsi zen) eta beste bi binakakoan.

Biran oso denboraldi ona egin zuen bere lehen titulua Hyderabaden lortuz, Alona Bondarenko garaituz, banakako kategorian WTA-ko txapelketa bat irabazi zuen lehen jokalari indiarra izan zelarik. Tokioko Irekiko finalerdira ere iritsi zen, Tatiana Golovinek garaituta, Dubaiko final laurdenetan (Kuznetsova garaituz), Cincinnatin eta Forest Hills- eko finalera iritsi zen.

Grand Slameko lau txapelketetako talde nagusian egin zuen debuta, Australiako Irekian hirugarren kanporaketara iritsiz, Grand Slameko txapelketa batean fase horretara iritsi zen lehen jokalari indiarra bihurtuz; eta laugarren fasea AEBetako Irekian, fase horretara iristen den lehen indiarra izanik. TOP 50-ean debuta egin zuen, hala egin zuen lehen jokalari indiar bihurtuz.

Denboraldi hasiera negatiboa izan zuen, baina denboraldiaren bigarren zatian finalaurrekoetara iritsi zen Kalkutan eta bertan Martina Hingisen aurka galdu zuen. Cincinnatiko, Seuleko, Forest Hillseko eta Tashkenteko final laurdenetara iritsi zen (Hingis garaituz). Binakakoan, Bangalore eta Kalkuta txapelketak irabazi zituen Liezel Huberekin. Ez zuen Erromako txapelketa jokatu, bizkarrean eta eskumuturrean min hartuta zegoelako.

Sania Mirza Australiako Irekian, 2007an.

Urtea Australiako Hobart txapelketa jokatzen hasi zen, finalaurrekoetara iritsiz, Anna Chakvetadzeren aurka galduz; Pattaya Cityn Dulko-ren aurka galdutako finalerdiak eta Bangaloreko final laurdenak ere lortu zituen. Dohaneko txapelketa, bigarren fasean orkatilako lesio batengatik utzi zuen Alona Bondarenkoren aurka jokatu aurretik. Martxoaren 2an, orkatilan ebakuntza egin zioten eta bi hilabetez egon zen geldi, eta txapelketa garrantzitsuak utzi zituen, hala nola Indian Wells, Miami, Amelia uhartea eta Berlin. Roland Garroseko kantxetara itzuli zen bigarren fasean Ivanovićen aurka galduz eta Wimbledon Txapelketan Nadia Petrovak irabazi zion.

Cincinnatin finalerdietara iritsi zen eta Stanfordeko Tier II finalera iritsi zen Anna Chakvetadzek garaitua izanik; bere lehen final laurdenak Tier I batean San Diegon lortu zituen. Eskuineko eskumuturrean min hartu zuenez, ez zuen Seulen eta Kalkutan parte hartu, baina final laurdenetara iritsi zen Tokioko Irekian eta berriro ere lesio batek Linz eta Quebec Hiria txapelketetan parte hartzeko aukera kendu zion. Abuztuan bere postu onena lortu zuen banakako sailkapenean, munduko 27. postuan ipiniz. Binakakoan lau titulu lortu zituen, 20 onenen artean kokatuz.

2008 eta 2009

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lesioz betetako urtea izan zen, eta ez hain ona kantxetan, eskumuturreko lesioa izan zuen eta horrek Olinpiar Jokoetatik eta 2008ko gainerako denboralditik baztertu zuen. 2009an Australiako Irekia irabazi zuen binakako mistoetan Mahesh Bhupathi herrikidearekin. Tokion Toray Pan Pacific Irekirako sailkatu zen, baina lehen fasean galdu egin zuen Zheng Jie-ren aurka. Lehenengo seta irabazi zuen baina gero txinatar jokalariak partidua irauli zuen 7-5, 2-6, 3-6 irabazita.

Osakan, sailkatu zen eta Shahar Peerren aurka 3-6, 6-3, 6-4 irabazi zuen lehen jardunaldian. Hurrengo kanporaketan Viktoria Kutúzova 6-4 eta 6-3 irabazi zuen eta final laurdenetan Marion Bartoli garaitu zuen, 6-4, 2-0 irabaziz joan ondoren utzi behar izan zuena. Finalerdian Francesca Schiavone italiarra izan zuen aurrez aurre, eta 6-2 eta 6-1 galdu zuen.

Sailkapen historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txapelketa 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 Tituluak I - G
Australiako Irekia AR AR AR 1R 3R 3R 1R 3R 1R Fe 1R Fl 2R I 1/11 20-10
Frantziako Irekia AR AR 2R 3R 1R 2R AR AR F 1R 3R Fl Fe 3R 0/10 20-10
Wimbledon AR AR 1R 2R 3R Fl 2R 2R Fe 3R 3R 2R I Fl 1/12 26-11
AEBetako Irekia AR AR 1R 3R Fl AR 2R 1R 3R 3R Fe Fe I Fl 1/11 27-10
Irabazi-galdu 0-0 0-0 1-2 5-4 7-4 6-3 2-3 3-3 11-4 8-4 8-4 11-4 17-2 14-3 0-0 3/44 92-36
I:Irabazitako txapelketa; F:Finalista; Fe:Finalerdira iritsi dena; Fl:Final-laurdenetara iritsi dena; AR:Txapelketa aurreko rondan galdu

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]