Salbaterra Bearno[1] (frantsesez eta ofizialki Sauveterre-de-Béarn eta okzitanierazSauvatèrra) Pirinio Atlantikoak departamenduko udalerria da. Bearnon kokatu arren, euskal eremutik hurbil dago. XV. mendean, Arnold von Harff bidaiariak nafar hiribildutzat dauka, eta "Bizkaian" kokatzen du,[2] euskal lurraldean, alegia.