Salaketa
Salaketa[1] pertsona baten egintza prozesala da, agintari eskudunari ustez delitu- edo falta-izaera duen egitate baten berri ematekoa.[2] Berez, salaketa eskatzeko eskubidea da, eta salatzailea ez da zigor-arloko prozeduraren parte. Salaketa jartzen den unetik, organo eskudunek ofizioz gauzatuko duten prozedura bat hasten da. Salaketak ez ditu agintariak prozesu judizial bat hastera behartzen, baina arau-hauste administratibo edo penalak egin ditzakete, baldin eta arrazoirik gabe ez badute behar bezalako arretaz ikertzen.
Bestalde, salatzaileak ez du inolako frogarik aurkeztu behar. Hala ere, fidagarritasun-zantzu batzuk espero ohi dira, organo eskudunak erabaki dezan benetan badirela ikertzen jarraitzea eskatzen duten zantzuak.
Aitzitik, kereila jartzen duena prozeduraren parte da, eta epaiketan alegatzen dituen egitateak frogatu behar ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Prozedura Kriminala Hiztegia] [2015], [Kriminologia Hiztegia] [2018] eta [Zirkulazioa Hiztegia] [2019]
- ↑ Euskalterm: [Bake Epaitegiak Hiztegia] [2019]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |