Saioa Martija
Itxura
Saioa Martija | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1985 (38/39 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Xabier Perurena |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Euskal Irrati Telebista |
Saioa Martija Gonzalez (Irun, Gipuzkoa, 1985) gipuzkoar kazetaria da.[1]
Kazetaritzan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean. Lizentziaturako azken urtean Euskal Irrati Telebistan praktikak egin zituen. Ondoren, praktiketako kontratua lortu zuen bi urterako. Hori amaitu eta aurkezle lan-kontratua egin zioten, baina azkenean lanpostu finkoa eskuratu zuen oposizioak gainditu eta gero.[1]
ETB1eko Gaur egun albistegietako aurkezle izan da. 2016az geroztik Ahoz aho + (irakur bedi ahoz aho eta gehiago) saioa aurkezten du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Elkarrizketa: Saioa Martija, kazetaria» Irunero 2017ko abenduaren 20a (Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 8an).