Sainimili Naivalu
Sainimili Naivalu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1986 |
Herrialdea | Fiji |
Heriotza | 2019 (32/33 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | disability rights activist (en) , emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta para table tennis player (en) |
Sainimili Naivalu (Dakuibeqa, 1986 – 2019) fijiar mahai-tenislaria eta pertsona desgaituen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sainimili Naivalu 1986an jaio zen Dakuibeqan, Beqa uhartean[1][2]. Erregresio kaudalaren sindromea pairatzen zuen eta gurpil-aulkia erabiltzen zuen bizitza osoan[3]. Fijiko Bizkarrezurreko Lesioen Elkarteko kidea zen[2], eta Fijiko Pertsona Desgaituen Federazioko ordezkaria ere bai[4]. Desgaitasuna duten pertsonei nola kontsultatu behar zaien informazioa zabaltzen zuen, Fijik inklusibitate handiagoa lortu ahal izateko. Fijiko pertsona desgaituentzako hiru arazo nagusi ikusten zituen: irisgarritasuna, osasun-arreta eta segurtasuna[4].
Mahai-tenislaria ere izan zen eta nazioarte mailan lehiatu zen. 2015ean urrezko domina irabazi zuen Mahai Tenis Nazioarteko Federazioaren Ozeaniako Kopan, binakako modalitatean, Mark Harrisekin batera[5][6], eta 2017an zilarrezko domina Oceania Para txapelketan, Merewalesi Rodanekin batera[7].
Naivalu 2019an hil zen[2].
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- They don’t see my disability anymore’–The outcomes of sport for development programmes in the lives of people in the Pacific (A. Devine, A. Carrol, S. Seru, S. Baker, B. Bayak-Bush eta M. Marellarekin batera, 2017)
- Promoting Effective Implementation of Disability Inclusive Sports for Development Programmes. Lessons Learnt from Australian Government Programs in the Pacific (A. Devine, A. Carroll eta S. Serurekin batera, 2018)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Nauwakarawa, Keresi. «Making A Difference In Society» Fiji Sun 2011-03-11 (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Sainimili Naivalu» AWID 2020-12-08 (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
- ↑ (Ingelesez) Mitchell, John. (2018). «Naivalu's Untold Love Story» Mai Life 129.
- ↑ a b (Ingelesez) «‘Understand disabilities’» The Fiji Times 2016-07-09 (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
- ↑ (Ingelesez) Tuinaceva, Eroni. «Fijians Impress, Says Ho» Fiji Sun 2015-04-14 (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
- ↑ (Ingelesez) Kumar, Vishaal. «Top performance» The Fiji Times 2015-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
- ↑ (Ingelesez) Tavaga, Meli. «Rodan and Naivalu settles for silver» FBC News 2017-04-15 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-11-04) (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).