Saigonen erorialdia
Saigonen erorialdia | |||
---|---|---|---|
Vietnamgo Gerra | |||
Vietnamdar errefuxiatuak | |||
Data | 1975eko apirilaren 28a-30 | ||
Lekua | Saigon, Hego Vietnam | ||
Koordenatuak | 10°46′41″N 106°41′46″E / 10.7781°N 106.6961°E | ||
Emaitza | Iparvietnamdar garaipen propagandistikoa, politikoa eta estrategikoa | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Saigonen erorialdia edo, vietnamdar historiografian, Saigonen liberazioa[2] Saigon hiria (egungo Ho Chi Minh Hiria), Hego Vietnamgo hiriburua, Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Fronteak eta Vietnamgo Errepublika Demokratikoko Indar Armatuek 1975eko apirilaren 30ean erdietsi zuten. Gertaera horrek Vietnamgo Gerraren amaiera eragin zuen, eta hurrengo urtean herrialdea bateratzea ekarri zuen trantsizio aldi baten hasiera.
Văn Tiến Dũng jeneralak zuzendutako Vietnamgo Errepublika Demokratikoko Indar Armatuak apirilaren 29an azken erasoaldia egin zuen. Nguyễn Văn Toànen gudarosteek artilleria-sua jasan zuten. Tan Son Nhat nazioarteko aireportuaren bonbardaketan gerrako azken bi estatubatuar soldaduak- Charles McMahon eta Darwin Judge- hil ziren. Hurrengo eguneko arratsalderako iparvietnamdarrak hiriko leku estrategikoen jabeak ziren. Gobernu-jauregian bere bandera ipini ondoren, hiria berrizendatu zuten.
Hiria erori baino egun batzuk lehenago, diplomazialari eta langile estatubatuarren, atzerriko herritarren eta errefuxiatu vietnamdarren ebakuazio masiboa egin zuten (Babylift Operazioan bi mila umezurtz vietnamdar barne).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Asko. (1993). Nam. Crónica de la Guerra de Vietnam 1965-1975. II Bartzelona: Planeta-De Agostini, 559 or. ISBN 84-395-0766-6..
- ↑ Long, Ngo Vinh. (1993). The Vietnam War: Vietnamese and American Perspectives. M.E. Sharpe, 204 or. ISBN 9780765638632..