Saietera
Itxura
Saietera | |
---|---|
saietera eta zirritua | |
![]() | |
Honen parte | gotorleku |
Saietera, halaber gezileihoa, horma batean dagoen irekidura bertikal estua da, arkuz geziak edo baleztaz saietak jaurti ahal izateko.[1] Era askotakoak izan zitezkeen; oso arruntak ziren gurutze-formakoak.
Saieteraren atzean zeuden barneko hormak angelu zeiharrean ebakitzen ziren maiz, arkulariak ikuseremu eta tiro-eremu zabalak izan zitzan. Irekidura bertikal meharrak aukera ematen zion arkulariari jaurtiketaren angelua eta norabidea aldatzeko, baina erasotzaileei zaila egiten zitzaien arkulariari kalte egitea, oso helburu txikia baitzen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gezileihoa Galartza dorretxean (Aretxabaleta), 1985ean, eraberritzearen aurretik.
-
Leihoak eta saietera Olakua dorretxean (Oñati), geroagoko eraberritzearen aurretik.
-
Saieterak gainaldean, Erriberriko jauregian, Nafarroa.
-
Gurutze itxurako saietera. Rauzango gaztelua, Frantzia.
-
Saieteraren barnealdea, Chevreuseko gaztelua, Frantzia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Iruñeko harresiak: glosarioa. pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2023-6-18).