Sabino Bidegain
Sabino Bidegain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1875eko urriaren 29a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1959ko apirilaren 24a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Espainiako Lurreko Armada |
Gradua | koronel |
Parte hartutako gatazkak | Rifeko gerra Espainia-Estatu Batuak Gerra |
Sabino Bidegain Arteaga (gaztelaniaz: Sabino Videgain) (Iruñea, 1875eko urriaren 29a-Madril, 1959ko apirilaren 24a) nafar militar frankista izan zen. Nafarroako errepresioan parte zuzena hartu zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Militar ikasketak egin zituen eta Kubakon zein Rifeko gerran parte hartu zuen. Espainiako armadak, bestetik, kondekorazio ugari eman zizkion. Frankistek estatu kolpea eman zutenean Iruñean bere burua bolondres gisa aurkeztu zuen. Iruñeko gaueko zerbitzuen burua eta gerra-epaiketa askotan presidente gisa aritu zen. Halaber, bi kontzentrazio-esparruetan burua izan zen: Iruñeako Ospitale Zaharrean eta Mercedekoan. Espainiako Gerra Zibila bukatu ondorengo epaitegi berezietan ere hartu zuen parte.[1] 1938an, bestetik, Iruñeko behin-behineko Alferezen Militar Akademia antolatu zuen[2] eta haren burua izan zen. Koronel graduarekin erretreta hartu zuen 1955ean. Nafarroan frankistek errepublikazaleen aurka aurrera eraman zuten errepresioaren protagonista bat izan zen.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- López Bausela, José Ramón: "Exequias en Pamplona del magisterio republicano: los orígenes del sistema educativo franquista (II)". Huarte de San Juan. Geografía e Historia, 14, 153-233 or.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Exequias...", 154 or.
- ↑ http://www.bibliotecavirtualdefensa.es/BVMDefensa/i18n/catalogo_imagenes/grupo.cmd?path=16464