Rudolf Bultmann
Itxura
Rudolf Bultmann | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wiefelstede, 1884ko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Marburg, 1976ko uztailaren 30a (91 urte) |
Hobiratze lekua | Main Cemetery of Marburg (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tübingengo Unibertsitatea Marburgeko Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | teologoa, unibertsitateko irakaslea eta filosofoa |
Lantokia(k) | Wrocław eta Marburg |
Enplegatzailea(k) | Marburgeko Unibertsitatea Gießengo Unibertsitatea Wrocławeko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea Linzeen Akademia Akademische Verbindung Igel Tübingen (en) Camera obscura Oldenburgensis (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | liberal Christianity (en) |
Rudolf Karl Bultmann (Wiefelstede, 1884ko abuztuaren 20a - Marburg, 1976ko uztailaren 30a) alemaniar teologo protestantea izan zen. Itun Berriko irakasle Marburgen, haren lanak exegesia, erlijioen historia eta dogmatika alorrak ukitzen ditu. Bultmannek Itun Berriaren mitoak soiltzeari ekin zion: Jesusen bizitza eta heriotza bakarrik hartu zituen gertaera historikotzat. Jesusen mirariak, berpiztea, Izpiritu Santuaren etorrera eta abar arbuiatu egin zituen. Bultmannen iritziz, Heideggerren azterketak zekarren Itun Berria eta kristau fedea aztertzeko ikusmolde egokia, Jainkoaganako fedea duelarik gizonak salbabide bakarra. Zenbait lan: Tradizio sipnotikoaren historia (1921), Joanen Ebanjelioa (1941), Itun Berriaren Teologia (1953).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.