Romanov dinastia
Romanov dinastia Errusian 1613tik 1917ra bitartean agindu zuen dinastia izan zen.
Andrei Ivanovitx Kobila Moskura joan zen aberats lituaniarra izan zen Romanov familiaren lehen arbasoa Errusian (XIV. mendea); izena Roman Yurevitxengandik jaso zuen, haren alaba Anastasia Romanovna Zakharina-Yureva Ivan IV.a Izugarriaren lehen emaztea izan baitzen (XVI. m.).
Teodoro I.a Errusiakoa Rurik dinastiako azken tsarra hil ondoren (1598), Romanovtarrak Boris Godunov eta Vasili Xuiskiren aurka borrokatu ziren, eta 1613an Migel Romanov izendatu zuten tsar errusiar nobleek, Migel I.a Fiodorovitx izenaz. Hori izan zen Romanov dinastiako lehen tsarra, eta haren ondoren etorri ziren Alexis, Teodoro III.a, Ivan V.a, Petri I.a Handia (Katalina I.aren senarra), Petri II.a, Ana Ivanovna, Ivan VI.a eta Elisabet II.a.
Petri II.aren ondoren (Katalina II.aren senarra) etorri zen Holstein-Gottorp-Romanov dinastia: Petri III.a, Paulo I.a, Alexandro I.a, Nikolas I.a, Alexandro II.a, Alexandro III.a eta Nikolas II.a.
1917an ahitu zen Romanov dinastia, Errusiako Iraultzaren ondorioz; 1918an hil zuten Nikolas II.a, Romanov dinastiako azken tsarra.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.