Robbie Robertson
Jaime Royal "Robbie" Robertson (Toronto, 1943ko uztailaren 5a - Los Angeles, 2023ko abuztuaren 9a) kanadar musikaria izan zen. The Band taldeko burua izan zen bederatzi urtez, eta ospe handia izan zuen talde harekin 1970eko hamarraldian, nahiz eta berak idatzitako abestiak gutxitan abesten zituen. Taldea desegin zelarik, hamaika urte eman zituen isilik, baina, halako batean, entzuleek ia ahaztuta zutenean, bakarkako debuta egin zuen Robbie Robertson izeneko diskoarekin (1987), eta arrakasta itzela lortu zuen berriro, Erresuma Batuan, nagusiki. Robertsonek baliabide urri zituen garai hartan, baina emaitza bikaina lortu zuen lan hartan egindako inbertsio handi eta prozesu luzearekin. Hainbat lagunen lankidetza bilatu zuen, U2 taldeko kideena, Peter Gabrielena, etab. Disko hartatik ateratako Somewhere Down the Crazy River singlean, lan aparta egin zuen Robertsonek. Oro har, disko bikaina zela esan daiteke, baina hura izan zen, itxuraz, Robertsonen bakarkako lehen eta azken diskoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robbie Robertson |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.