Road House (1989ko filma)
Road House (euskaraz Errepideko Etxea) 1989ko Rowdy Herrington estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza film bat da. Patrick Swayze, Ben Gazzara, Kelly Lynch, Sam Elliott, David Bills eta Lorenz Taylor aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dalton (Patrick Swayze) Filosofian doktoratua eta bizitzan aurrera egiteko New York hirian tabernetako atezain bezala lan egiten duen gizasemea da, lanbide hori arriskutsua izan arren borroka arteetan ona denez, bere burua bikain defendatzeko adina maila izan eta nahiko diru irabazten delako.
Missouriko Jasper udalerriko errepide alboko"Double Deuce" taberna gatazkatsuan ordena mantendu eta segurtasun arduradun izateko kontratatu berri dute, gauero kontzertuetan istiluak egoten baidira. Taberna horretan lan egiten duen lehenbiziko gauean jazotako borroka batean zauritu eta herriko Elizabeth "Doc" Clay (Kelly Lynch) sendagile ederrak zauriak sendatuko dizkio. Dalton eta Elizabeth elkar maitemiduko dira, baina bienbitartean gizon bat tartean sartuko da: Brad Wesley (Ben Gazzara), herriko negozio guztiez nahiz Daltonek lan egiten duen tabernaz jabetu nahi duen estortsiogile eta mafia buruzagi zitala.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Patrick Swayze: James Dalton
- Kelly Lynch: Elizabeth "Doc" Clay doktorea
- Sam Elliott: Wade Garrett
- Ben Gazzara: Brad Wesley
- Kevin Tighe: Frank Tilghman
- Red West: Red Webster
- Jeff Healey: Cody
- "Sunshine" Parker: Emmett
- Marshall Teague: Jimmy
- John Doe: Pat McGurn
- Kathleen Wilhoite: Carrie Ann
- Terry Funk: Morgan
- Julie Michaels: Denise
- Anthony De Longis: Gary Ketchum
- Travis McKenna: Jack
- Keith David: Ernie Bass, tabernari berria
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Road House filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1989ko filmak
- Rowdy Herringtonek zuzendutako filmak
- Hilary Henkinek idatzitako filmak
- Patrick Swayzek antzeztutako filmak
- Kelly Lynchek antzeztutako filmak
- Sam Elliottek antzeztutako filmak
- Ben Gazzarak antzeztutako filmak
- Marshall R. Teaguek antzeztutako filmak
- Red Westek antzeztutako filmak
- Kevin Tighek antzeztutako filmak
- Terry Funkek antzeztutako filmak
- John Doek antzeztutako filmak
- Kathleen Wilhoitek antzeztutako filmak
- Gary Hudsonek antzeztutako filmak
- Anthony De Longisek antzeztutako filmak
- Keith Davidek antzeztutako filmak
- Tito Larrivak antzeztutako filmak
- Patricia Tallmanek antzeztutako filmak
- Joel Silverrek ekoitzitako filmak
- United Artistsek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Ekintza filmak
- Borroka arteetako filmak
- Thrillerrak
- Missourin girotutako filmak
- 1980ko hamarkadan girotutako filmak