Regiomontano
Regiomontano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Johann Müller Königsberg |
Jaiotza | Königsberg in Bayern, 1436ko ekainaren 6a |
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua |
Heriotza | Erroma, 1476ko uztailaren 6a (40 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Leipzigeko Unibertsitatea (1447 - 1450) Vienako Unibertsitatea (1450 - 1457) |
Doktorego ikaslea(k) | Domenico Maria Novara da Ferrara (en) |
Hizkuntzak | latina alemana |
Irakaslea(k) | Georg von Peuerbach (en) Basilios Bessarion |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, matematikaria, historian of mathematics (en) , astrologoa, apezpiku katolikoa eta inprimatzailea |
Lantokia(k) | Nurenberg |
Enplegatzailea(k) | Vienako Unibertsitatea (1457 - 1461) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Regiomontanus |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Johann Müller (Unfinden, Königsbergetik hurbil, 1436ko ekainaren 6a - Erroma, 1476ko uztailaren 6a), Regiomontano[1] izengoitiz ezaguna, alemaniar matematikaria eta astronomoa izan zen. Leipzigeko eta Vienako Unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1471. urtean burges aberats batek berarekin eraman zuen eta Nürenbergen behatoki bat eraiki zion Regiomontanori, inprenta bat eta tresneria sortzeko lantegiaz gainera. 1472. urteko kometa ikertu zuen eta horri buruzko azterlan bat idatzi zuen ondoren. Erromara dei egin zion Sixto IV.a aita santuak egutegi berria presta zezan, eta Regensburgeko (Ratisbonako) apezpiku izendatu zuen 1475ean, baina hurrengo urtean hil zen izurriak jota. Trigonometriari buruzko lan bat (De triangulis omnimodis) idatzi zuen, eta sinuaren kontzeptua erabili zuen lehen aldiz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Regiomontano |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.