Regarding Henry
Regarding Henry | |
---|---|
Hans Zimmerren filma | |
Egilea(k) | Hans Zimmer |
Argitaratze-data | 1991 |
Izenburua | Regarding Henry |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta film erromantikoa |
Iraupena | 108 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Mike Nichols |
Gidoigilea(k) | J. J. Abrams |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Scott Rudin |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | Sam O'Steen (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Tony Walton |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Hans Zimmer |
Argazki-zuzendaria | Giuseppe Rotunno |
Jantzi-diseinatzailea | Ann Roth |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Argumentu nagusia | Amnesia |
Bideoa | YouTube |
Regarding Henry (euskaraz Henry Dela Eta) 1991ko Mike Nichols alemaniar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta ekoiztutako drama film bat da. Harrison Ford, Annette Bening, Michael Haley, Rebecca Miller, Stanley Swerdlow eta Julie Follansbhee aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Henry Turner (Harrison Ford) bere lanean arrakastatsua den inongo eskrupulurik gabeko abokatu bat da. Familia zoriontsu baten itxurakeriak egin arren, Henry eta Sarah (Annette Bening) elkarri adarrak jartzen dizkioten senar-emazteak izateaz gain, jada bere alabarekin (Mikki Allen) ez dute inongo harreman sakonik.
Egun batez, eta halabeharrez, Henry tabakoa erostera joan eta tabako-dendan dagoela lapurrak sartu eta bertan ohosten saiatuko dira. Lapurretan zehar Henryk buruan tiro bat jazoko du, eta nahiz eta zaurietatik osatu, garunean kalteak jasango ditu, ondorioz amnesia atzeratu bat pairatuko du: ez da bere iraganeko ustezko bizitza arrakastatsu eta alaiari buruzko ezertxo ere oroitzeko gai, gainera haurtxo baten moduan, gauzarik oinarrizkoenak berrikasi beharko ditu: mintzatu, irakurri, jendaurrean nola jokatu... bizitzan aurrera ateratzen doan einean, bere iraganeko benetazko izaera nolakoa zen jabatzen hasiko da, bai etxean nahiz lantokian, nazkagarri gizatxar jasangaitz bat zela. Halere, bere emazteak eta alabak oraindik ere maite dute eta bere bizitza berraraikitzen lagunduko diote. Henry bere iragana aldatzeko erabakia hartu du, bai eta gizon ezberdin bat izateko ere, baina bere bizitza berreskuratzen doan einean bere iraganeko iruzur eta ustezko bizimodu arrakastatsua edota zintzotasun eta zuzentasun bizimodua eta besteekiko begirunearen artean aukeratu beharko du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Harrison Ford: Henry Turner
- Annette Bening: Sarah Turner
- Mikki Allen: Rachel Turner
- Bill Nunn: Bradley
- Rebecca Miller: Linda
- Bruce Altman: Bruce
- Elizabeth Wilson: Jessica
- Donald Moffat: Charlie Cameron
- John Leguizamo: Tabako-dendako lapurra
- Robin Bartlett: Phyllis
- James Rebhorn: Sultan doktorea
- J.J. Abrams: Mezularia (Jeffrey Abrams gisa)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1991ko filmak
- Mike Nicholsek zuzendutako filmak
- J. J. Abramsek idatzitako filmak
- Harrison Fordek antzeztutako filmak
- Annette Beningek antzeztutako filmak
- Bill Nunnek antzeztutako filmak
- Rebecca Millerrek antzeztutako filmak
- Bruce Altmanek antzeztutako filmak
- Donald Moffatek antzeztutako filmak
- Elizabeth Wilsonek antzeztutako filmak
- John Leguizamok antzeztutako filmak
- Michael Haleyk antzeztutako filmak
- Nancy Marchandek antzeztutako filmak
- Peter Appelek antzeztutako filmak
- Robin Bartlettek antzeztutako filmak
- James Rebhornek antzeztutako filmak
- J. J. Abramsek antzeztutako filmak
- Kevin Breznahanek antzeztutako filmak
- Scott Rudinek ekoitzitako filmak
- Paramount Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Amnesiari buruzko filmak
- Abokatuei buruzko filmak
- Hans Zimmerren soinu bandadun filmak
- New Yorken girotutako filmak