Raymond Berenger
Raymond Berenger | |||
---|---|---|---|
1365 - 1374 ← Roger des Pins - Robert de Juilly → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Frantzia, XIV. mendea | ||
Heriotza | 1374 (egutegi gregorianoa) ( urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | hospitaller (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijio-ordena | Ospitaleko Zaldunak |
Raymond Berenger (Frantzia, ? – Rodas, 1374) Jerusalemgo San Joanen Ordenako 30. maisu handia izan zen 1365etik hil zen arte.
Jatorriz aragoiarra zen, baina litekeena da familiak sustrai frantses edo italiarrak izatea.
Musulmanen aurka borrokatu zuen Ekialdean eta Mendebaldean. Petri I.a Ziprekoa erregearekin batera, Alexandriaren aurkako gurutzada antolatu zuen. Ehun ontziko flota bat bildu zuten, eta Petrik 1366an Alexandria konkistatzen zuen bitartean, Berengerrek turkiarren aurka defendatzen zuen Rodas. Handik gutxira, Berengerrek Tripoli eta Tartous konkistatu zituen Sirian, baina gero utzi egin zituen.
1367an Urbano IV.ari lagundu zion Avignonetik Erromarako bidaian. Petri I.a hil ondoren, Petri II.a Ziprekoaren nuntzio apostoliko izendatu zuten.