Raisa Gorbatxova
Itxura
Raisa Maksimovna Gorbatxova (errusieraz: Раиса Максимовна Горбачёва. Titarenko Титаренко jaioa ; Rubtsovsk, 1932ko urtarrilaren 5a - Münster, 1999ko irailaren 20a) errusiar ekintzailea izan zen. Sobietar Batasuneko lehen dama izan zen.
Siberian jaio zen eta Moskun pedagogia ikasi zuen. Denbora labur batez irakatsi zuen Moskuko Estatu Unibertsitatean. 1953an Mijail Gorbatxovekin ezkondu zen eta Stavropolera joan ziren. Han filosofia marxista-leninista irakatsi zuen Unibertsitatean.
Ezaguna egin zen agintari sobietar baten lehen emaztea izan zen. Bere azken etapan, dirua bildu zuen Errusiako kultur ondarea zaintzeko eta haurren leuzemiaren aurkako tratamenduak egiteko.