Edukira joan

R1a haplotalde

Wikipedia, Entziklopedia askea
R1a haplotaldearen hedapen mapa

R1a haplotaldea Y kromosomaren giza-haplotaldeetako bat da. R1a1a (M17) hedapen handikoa da, eta Eskandinaviatik Indiako azpikontinentera doan eskualde batetik zabaltzen da; bi maximo ditu eremu horren mutur bakoitzean: bata ekialdeko Europan, non % 50etik gorako dentsitateak dauden sorabiarren, poloniarren, bielorrusiarren, errusiarren eta ukrainarren artean, eta bestea Pamir eskualdean, zeina erdialdeko Asiaren eta hegoaldeko Asiaren arteko mugen artean baitago, Brahman eta Kshatriya kasta hinduak edo tajik bezalako populazioetan.[1] Erdialdeko Asiako beste eremu batzuetan ere maiztasun esanguratsuak aurkitzen dira, Siberiaraino iritsiz, eta, Eskandinavian, nondik eramaile batzuek, beharbada bikingoak, Britainia Handira hedatu zuten. Haplotalde honen dispertsioa indoeuropar hizkuntzen sakabanaketarekin lotuta dagoela uste dute (hizkuntza horiek ia munduko biztanleen erdiek hitz egiten dituzte), baina bereziki eslaviar eta indo-irandar hizkuntzen hedapenarekin.

R1a haplotaldearen jatorriari buruzko hainbat teoria daude, eta oro har indoeuropar migrazioekin lotuta daude. Hala ere, teoria horiek soilik R1a1a aipatzen dutela dirudi, izan ere, M17 mutazioaren presentzia ohikoena da populazioan eta oso dokumentatuta dago. Hainbat teoriaren arabera, R1a (M420 edo M17) mendebaldeko Asian, ekialdeko Europan edo hegoaldeko Asian sortu zen. Iranen eta Turkiako ekialdean subklado basal arraroak daudenez, R1a (M420) duela 25.000 urte inguru sortu zela Iran inguruan iradoki dute; aldiz, subklado ohikoenak, R1a1a1 (M417), jatorri europarra izango luke duela 5.800 urte inguru,[2] eta, beraz, aitzinindoeuroparrekin lotuta egon liteke.

Kivisildek Asia mendebaldeko jatorriaren teoria mantentzen du, Indiaren indo-ariar inbasioak bertan sortu zirelakoan.[3] Bestalde, Seminok Ekialde Hurbileko jatorria proposatzen du, indoeuropar hizkuntzak bertan sortuko zirela kontuan hartzen badugu.[4] Ekialde Hurbileko R1a (M420) -ren jatorriaren aldeko ebidentzia da eskualde horretan aurkitzen dugula aniztasun handiena, R1a* eta R1a1* klado zaharrenen presentzia ikus baitaiteke hemen; aldiz, R1a1a (M17)-k Ekialdeko Europan du aniztasun handiena.[5]

Ekialdeko Europako jatorriaren teoriaren arabera, Spencer Wellsek, National Geographiceko Proiektu Genografikoaren zuzendariak, R1a duela 10.000 edo 15.000 urte Ukrainan edo Europako Errusiaren hegoaldean sortu zela zioen; "Ukrainar babeslekua" izeneko eskualde honetan, azken glaziar gorenean babestu zen. Edo ekialderaxeago, estepa pontiko-kaspiarrean, agertu zen.[6] Nolanahi ere, teoria hau Kurgan hipotesiak planteatutako migrazioen emaitza izango litzateke. Hipotesi horren arabera, indoeuropar hizkuntzen hedapenaren eta Kurgan kulturaren garapenaren artean lotura dago. Ukrainan eta Errusiako hegoaldean eta inguruko dibertsitate handiagatik % 50etik gorako maiztasunagatik teoria hau indartu egiten da,[7] zaldia etxekotzen hasteaz gain, duela 5.000 urte baino gehiago Ukrainako kurganeek egindako hedapen kulturaleko ibilgailu garrantzitsua.[8]

R1aren hegoaldeko Asian sorreraren teoria Oxfordeko Unibertsitateko Stephen Oppenheimer genetistak ezarri zuen. Haren esanetan, haplotalde horren jatorria Asia hegoaldean duela 36.000 urte inguru, eta handik hedatu zen.[9] R1a Pakistanen, Indiako iparraldean eta Irango ekialdean dagoen aniztasunean oinarritzen da.

 R1a (M420) 

 R1a*: gutxi batzuetan Ekialde Hurbilean

R1a1 (SRY10831.2)

 R1a1*: arraroa Europan eta Kaukasian

R1a1a  (M17)
 

 L664: ipar-mendebaldeko Europan

 S224 
 

 Z283: ekialdeko Europan (balto-eslaviarrak) eta Eskandinavian

 Z93: hegoaldeko eta erdialdeko Asian

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Haplogroup R1a (Y-DNA) Familypedia
  2. Underhill, Peter A et al. “The phylogenetic and geographic structure of Y-chromosome haplogroup R1a.” European journal of human genetics : EJHG vol. 23,1 (2015): 124-31. doi:10.1038/ejhg.2014.50
  3. Kivisild et al.. (2003). «The Genetic Heritage of the Earliest Settlers Persists Both in Indian Tribal and Caste Populations» AJHG..
  4. Semino et al.. (2000). «The Genetic Legacy of Paleolithic Homo sapiens sapiens in Extant Europeans: A Y Chromosome Perspective» Science 290: 1155–59. PMID 11073453..
  5. Underhill-Et-Al-2009 Separating the post-Glacial coancestry of European and Asian Y chromosomes within haplogroup R1a European Journal of Human Genetics (2010) 18, 479–484; doi:10.1038/ejhg.2009.194
  6. Semino et al.. (2000). «The Genetic Legacy of Paleolithic Homo sapiens sapiens in Extant Europeans: A Y Chromosome Perspective» Science 290: 1155–59. PMID 11073453..
  7. Wells, Spencer (2002), The Journey of Man: A Genetic Odyssey, Princeton University Press.
  8. Wells et al.. (2001). «The Eurasian Heartland: A continental perspective on Y-chromosome diversity» Proc. Natl. Acad. Sci. U. S. A. 98 (18): 10244–9. PMID 11526236..
  9. The Real Eve: Modern Man's Journey Out of Africa, (p.152,Oppenheimer)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Genetika Artikulu hau genetikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.