Prima facie
Prima facie "itxuraz" (baina agian ez benetan), edo "lehen begi kolpean" adierazten duen latinezko lokuzioa da, bereziki zuzenbidean erabiltzen dena.
Auzi bat abiarazteko, ordenamendu juridiko batzuetan beharrezkoa izaten da frogaren zama duenaren aldetik prima facie itxurazko gertaera batzuk aurkeztea. Printzipioz itxuraz gertatu dena gertatu da, baina auzian parte hartuko duten aldeetako bateko ordezkari batek, agian, lehen begi kolpean pentsatzen zena, benetan beste modu batean gertatu zela frogatzea izango du helburu.
Juridikoki, frogaren zama auzian zerbait eskatzen duenaren lana da, eskatzen duenak frogatzeko betebeharra du. Erregela orokorra da zerbait erreklamatzen duenari dagokiola frogak aurkezteko beharra; beraz, froga-zama demanda jartzen duenari dagokio normalean. Erregela horren salbuespena prima facie froga da: ondorio bat ezartzeko nahikotzat jotzen den froga, zerbait begien bistakoa dela onartuz, norbaitek ustez begien bistako zen zerbait baliozkotasunez ezeztatu arte, kontrakoa frogatu arte.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |