Edukira joan

Poloniaren banaketa administratiboa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Poloniaren banaketa administratiboa, 1999ko urtarrilaren 1etik, hiru mailatan antolaturik dago. Herrialdea 16 voivoderritan banaturik dago eta hauek 380 powiat edo konderritan. Konderriak, berriz, gmina edo udalerritan azpizatiturik daude. Bestalde, hiri handiek eskuarki powiat (konderri) zein gmina (udalerri) estatusak dauzkate.

Laburbilduz:

  • 1. mailako banaketa: 16 voivoderri.
  • 2. mailako banaketa: 380 powiat:
    • 66 hiri powiaten eskubideekin - hiri estatusa duten gminak (udalerriak) dira.
    • 314 powiat.
  • 3. mailako banaketa: 2479 gmina (udalerri):
    • 306 hiri-gmina.
    • 602 hiri-herri gmina.
    • 1571 herri-gmina.

XIV. mendetik aurrera Polonia hainbat voivoderritan banatuta egon da. XX. mendean zehar aldaketa hauek jazo ziren:

Bai bere izendapenez nahiz eskualdez Poloniako eskualde historikoekin bat datoz.

Laburdura Voivoderria Izena (polonieraz) Azalera
(km²-tan)
Biztanleria (2010)[1] Hiriburua
Mapa
ZP Mendebaldeko Pomerania Zachodniopomorskie 22.892 1.693.072 Szczecin
PM Pomerania Pomorskie 18.314 2.240.319 Gdańsk
LB Lubusz Lubuskie 13.988 1.011.024 Gorzów Wielkopolski eta Zielona Góra
DS Silesia Beherea Dolnośląskie 19.947 2.877.840 Wrocław
OP Opole Opolskie 9.412 1.028.585 Opole
SL Silesia Sląskie 12.334 4.635.882 Katowice
WP Polonia Handia Wielkopolskie 29.827 3.419.426 Poznań
KP Kujavia-Pomerania Kujawsko-Pomorskie 17.972 2.069.543 Bydgoszcz eta Toruń
LD Łódź Lódzkie 18.219 2.534.357 Łódź
WM Varmia-Mazuria Warmińsko-Mazurskie 24.173 1.427.241 Olsztyn
MA Mazovia Mazowieckie 35.557 5.242.911 Varsovia
PD Podlasia Podlaskie 20.187 1.188.329 Białystok
SW Gurutze Santua Swiętokrzyskie 11.710 1.266.014 Kielce
LU Lublin Lubelskie 25.115 2.151.895 Lublin
MP Polonia Txikia Małopolskie 15.183 3.310.094 Krakovia
PK Behe Karpatoak Podkarpackie 17.846 2.103.505 Rzeszów

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]