Sardiniako Erresuma (1720-1861)
Sardiniako Erresuma Regno di Sardegna | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1720 – 1861 | |||||||||||||
Monarkia | |||||||||||||
| |||||||||||||
Sardiniako Erresuma 1815ean | |||||||||||||
Geografia | |||||||||||||
Hiriburuak | Turin Cagliari (1798-1814) | ||||||||||||
Kultura | |||||||||||||
Hizkuntza(k) | Italiera, sardiniera, frantsesa, frankoprovenzera, piemontera | ||||||||||||
Erlijioa | Katolikoa | ||||||||||||
Historia | |||||||||||||
Sorrera | 1720ko abuztuaren 24a | ||||||||||||
Frantziar inbasioa | 1796-1797 | ||||||||||||
Vienako Batzarra | 1815eko ekainaren 9a | ||||||||||||
Italiaren bateratzea | 1861eko martxoaren 17a | ||||||||||||
|
Sardiniako Erresuma, Piemonte-Sardinia edo Sardinia-Piemonte ere deitua, Savoiako etxearen jabegoa izan zen 1720 eta 1861 artean. Sardiniaz gain, Savoia, Piemonte eta Niza hartzen zituen erresumak. 1815ean, Vienako Batzarrak Liguria (Genova barne) erantsi zion.[1]
Espainiako Ondorengotza Gerraren ondoren, 1713ko Utrechteko Itunaren kariaz, Viktor Amadeo II.a Savoiakoak Siziliako koroa jaso zuen. Baina 1720an, Londresko itunean (1718) adostutakoaren arabera, Sizilia Austriar Inperioari eman behar izan zion eta, ordainez, Sardinia (ordura arte Espainiaren izana) hartu zuen. Ordutik 1861 arte Viktor Amadeo eta haren ondorengoak Sardiniako errege titulua eraman zuten, beren botere eta aberastasunaren jatorria, eta baita egoitza ere, Piemonten zegoen arren. 1848ko martxoan Karlos Alberto Sardiniakoak Statuto Albertino izeneko konstituzio berria promulgatu zuen. 1861ean Vittorio Emmanuele, Karlos Albertoren semea, Italiako Erresuma batuaren errege bilakatu zen. Erresuma berri horren konstituzioa Statuto Albertinoan oinarritu zen[2].
Errege zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Viktor Amadeo II.a Savoiakoa (1720–1730)
- Karlos Emanuel III.a Sardiniakoa (1730–1773)
- Viktor Amadeo III.a Sardiniakoa (1773–1796)
- Karlos Emanuel IV.a Sardiniakoa (1796–1802)
- Viktor Emanuel I.a Sardiniakoa (1802–1821)
- Karlos Felix Sardiniakoa (1821–1831)
- Karlos Alberto Sardiniakoa (1831–1849)
- Viktor Emanuel II.a Sardiniakoa (1849–1861)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sardinia, kingdom of, The Columbia Electronic Encyclopedia, 6th ed., Columbia University Press, infoplease.com
- ↑ Sardinia, Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica Inc., britannica.com, 2011ko azaroaren 28a