Petriren Lehen Gutuna
Petriren Lehen Gutuna edo 1 Petri (1 P) Bibliako Itun Berriko gutun katolikoetako bat da. Gutuna Petri Apostoluak Erroman K.o. 60 urtean idatzitakoa dela uste izan ohi da, egileak bere burua "Petri, Jesu Kristoren apostolu" aurkezten du.[1] Beste batzuk gutuna geroagokoa dela uste dute; haien iritziz, kristau-tradizio goiztiarraren hasieraren isla izan baino gehiago, tradizio haren osteko lan bat da, eta I. gizaldiaren eta II. gizaldiaren artean idatzitakoa dela uste dute.
Gutunaren testuak "Babiloniatik" idatzi zuela esan nahi duen adierazpen bat ekartzen du, seguru asko, Erroma adierazi nahi zuen. Gutuna erlijio-jazarpena jasaten ari ziren Asia Txikiko eliza batzuei idatzi zien.
Hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1 P 1:1 txatalaren arabera, Ponto, Galazia, Kapadozia, Asia eta Bitiniako lurraldeetan atzerritar bezala sakabanaturik bizi zirenei idatzi zien. Lurralde haiek Asia Txikiko Erromatar Inperioko probintziak ziren. Ponto eta Bitiniak, hala ere, probintzia bakarra osatzen zuten. Halandaze, egile batzuen ustez, izenok eskualdeenak dira. Hala izanez gero, Efeso eta Ikonio inguruko eremuak ez zituzkeen barne hartuko. Gutuna argitaratu zenean, eskualdetako elizetan judu nahi ez-juduak partaide izango ziratekeen.[2]
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarrera (1 P 1:1-2) eta amaiera (1 P 5:12-14) bazter utzita, idaztankera inpertsonala da, ezelan ere benetako gutun batekoa. Bataioa sarri aitatzen denez, bereziki gutunaren hasieran, hartzaileak bataiatu berriak zirela uste izan ohi da, eta gutuna bataio-homilia bat izan zela. Homiliaz gain, gutunak lau ereserki eta katekesi-pasarte batzuk dauzka.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «1 P 1,1 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
- ↑ (Ingelesez) Grudem, W.. (IVP 1988). «I Peter» Tyndale New Testament Commentaries. Inter-Varsity Press, 38 or..