Pentaedro
Itxura
Geometrian, pentaedroa bost aurpegi dituen poliedroa da. Bi motatakoa izan daiteke:
- lauki formako aurpegi bat eta triangelu formako lau aurpegi dituena; hau da, piramide bat, erregularra edo irregularra oinarriaren arabera.
- lauki formako alboko hiru aurpegi eta albokoak ez diren triangelu formako bi aurpegi dituena; hau da, prisma triangeluar bat, enbor bat edo beste mota bateko piramide moztu bat.
Ez dago pentaedro erregularrik; hau da, ez dago bost aurpegiko solido platonikorik.
Pentaedroen bi adibide:
Izena | Irudia | Erpinak | Ertzak | Aurpegiak | Aurpegi motak |
---|---|---|---|---|---|
Piramide karratua | 5 | 8 | 5 | 4 triangelu 1 karratu | |
Prisma triangeluarra | 6 | 9 | 5 | 2 triangelu 3 karratu |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Weisstein, Eric W.: "Pentahedron" MathWorld-en.