Pelasgo (Gearen semea)
Pelasgo (Gearen semea) | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Zeus |
Ama | Niobe (en) ![]() |
Ezkontidea(k) | Deïaneira (en) ![]() ![]() ![]() |
Seme-alabak | Likaon eta Temenus (en) ![]() |
Greziar mitologian Pelasgo (antzinako grezieraz: Πελασγός, Pelasgós) heroi bat izan zen, Peloponesoko pelasgo izen bera zeramaten Greziako lehendabiziko biztanleetakoen arbasotzat hartua. [1] Pausaniasek kontatzen du bere garaiko arkadioek bete-betean sinesten zutela Pelasgo Arkadiako lehen biztanlea izan zela[2] eta haren erreinaldian lurraldeari Pelasgia izena eman zitzaiola.[3]
Beste etorki batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako iturrietan Pelasgoren etorkiari buruzko beste tradizio batzuk jasotzen dira:
- Pseudo-Apolodorok bi bertsio ematen ditu: Akusilao Argosko historialari eta mitografoaren arabera, Zeusen semea zen, honek Niobe Foroneoren alabarekin izandakoa.[4][5] Hesiodoren arabera autoktono zen, hau da, "bertakoa, lurretik beretik sortua".[6]
- Pausanias-ek Samosko Asio poetaren bertsioa dakar: «Pelasgo... lur beltzak sorrarazi zuen, hilkorren arraza existi zedin».[7]
Pelasgoren eginak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errege izendatuta, lehen biztanleei erakutsi zien hotzetik nola begiratu, etxolak eraikitzen, artilezko jantziak egiten eta fruituak jaten, bereziki haritzaren ezkurrak (arkadiarrak jateko honegatik ezagunak ziren).[8]
Likaon Pelasgoren semea izan zen [9][10] eta Melibea ozeanidearena [11] edo, beste batzuen arabera, Zilene oreadearena[11] edo Deianirarena, zeinarekin Temenoren aita izan baitzen.[12][13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pseudo-Apolodoro, Biblioteka mitologikoa II.1.1.
- ↑ Pausanias, Greziaren deskribapena, VIII.1.4
- ↑ Pausanias, op. cit. VIII.I.6
- ↑ Pseudo-Apolodoro, op. cit. III.8.1. Akusilaoren 2F 25 zatia FGrHn
- ↑ Fragments grecs in Hermann Diels, Die Fragmente der Vorsokratiker (1906), 73: “Akusilaos”. Cf. 11. (17)
- ↑ Apolodoro, II.1.1 eta III.8.1
- ↑ Kinkel, Gottfried (Leipzig, 1877), Epicorum Graecorum fragmenta, 1. lib., 8. zatia http://www.archive.org/details/epicorumgraecor02kinkgoog
- ↑ Pausanias, op. cit. VIII.1.5-6
- ↑ Pausanias, VIII.2.1
- ↑ Higino, Fabulak CCXXV.2
- ↑ a b Apolodoro, III.8.1
- ↑ Dionisio Halikarnasokoa, Erromako antzinako gauzak I.11.2
- ↑ Pausanias, VIII.22.2