Pekingo Unibertsitatea
Pekingo Unibertsitatea (txinera tradizionalez: 北京大学; txinera sinplifikatuz: 北京大學; pinyinez: Běijīng Dàxué) Txinako hiriburuko unibertsitate publikoa da. 1898an Guangxu enperadoreak sortua, Pekingo Unibertsitate Inperiala izenarekin, herrialdeko mugimendu intelektualetan eragin handia izan du. Munduko rankinetan, goiko postuetan dago.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asiako eta Txinako Herri Errepublikako unibertsitaterik ospetsuenetako bat da, ikerketa eta hezkuntza akademikoaren espiritu humanista ezaugarri nagusietariko bat izanik. Tsinghua Unibertsitatearekin Txinako unibertsitaterik onenaren izendapena izateko leihan dabil.[2] 2019an, mundu osoko 22. unibertsitatea izendatu zuten.[3] Pekinen dago, Txinako hiriburuan, Udako Jauregitik eta Zhongguancun auzotik gertu. Unibertsitateko campusak Yan Yuan du izena, 3 milioi metro karratuko hedadura du eta Asiako kontinente osoko ederrenetakotzat jotzen da.[4] Gaur egun, 30.000 ikasle ditu unibertsitateak, graduko edo unibertsitateko lizentziaturako tituludun ikasleen, graduondoko ikasleen, doktoregoko ikasleen eta bisitari eta nazioarteko ikasleen artean. Horiek guztiak unibertsitatea osatzen duten 31 eskola, 5 fakultate eta 271 ikerketa-zentroetara joaten dira. Gainera, Pekingoak nazioarteko 200 erakunderekin harremanak dituzte lankidetza eta truke akademikoaren arloan; alde hau garrantzitsua da Txinako hezkuntzarako.
Liburutegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pekingo Unibertsitateak liburutegi nabarmena du, 1902an sortu zena, unibertsitatea martxan jarri eta urte gutxira. 4.000.000 bolumenetik gora ditu, 6.500.000 bolumenetik gorako edukierarekin. Bere liburu arraroen eta liburu zaharren bilduma erreferentzia bat da Asia osoan.
Ikasle ospetsu batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste historia luzean unibertsitate honek eragin handia izan du Txinako kulturan. Adibide gisa hona hemen bertan ikasitako pertsonalite batzuk:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hao Ping (郝平) (1998). Beijing da xue chuang ban shi shi kao yuan (Di 1 ban edición). Beijing: Beijing da xue chu ban she. ISBN 9787301036617. OCLC 40906464.[1]
- ↑ https://www.timeshighereducation.com/world-university-rankings/2018/regional-ranking
- ↑ https://www.topuniversities.com/university-rankings
- ↑ https://www.timeshighereducation.com/student/best-universities/10-most-beautiful-universities-east-asia
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Pekingo Unibertsitatearen webgune ofiziala.
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |