Pedro Gómez Valderrama
Pedro Gómez Valderrama | |||
---|---|---|---|
1962ko abuztuaren 7a - 1965eko irailaren 1a - Daniel Arango Jaramillo → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bucaramanga, 1923ko otsailaren 13a | ||
Herrialdea | Kolonbia | ||
Heriotza | Bogota, 1992ko maiatzaren 7a (69 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Kolonbiako Unibertsitate Nazionala | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | legelaria, politikaria, diplomazialaria, abokatua eta idazlea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Alderdi politikoa | Kolonbiako Alderdi Liberala |
Pedro Gómez Valderrama (Bucaramanga, Kolonbia, 1923ko otsailaren 13a - 1992ko maiatzaren 7a) gaztelania idazlea, kazetaria eta diplomatikoa izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbidea eta Zientzia Politikoak ikasi zituen Bogotan, Londresen eta Parisen. Kolonbian hainbat kargu publikoren ardura izan zuen bere esku, eta diplomatiko gisa ere nabarmendu zen atzerrian, baina letren alorrean da, batez ere, ospetsua, bera baita Mito aldizkariaren belaunaldiaren idazle nagusietako bat. Aldizkari horren sorreran parte hartu zuen 1955. urtean, eta aldizkari hartan eman zituen argitara bere lan aipagarriak, garai hartako kolonbiar idazle handienenekin batera, harik eta 1962. urtean aldizkaria desagertu zen arte. Mitoren inguruan sorturiko mugimenduko kide gisa, kolonbiar literaturan "aldaketa" kontzeptua praktikan jartzen ahalegindu zen Gómez Valderrama.
Idazle nekaezina izan zen, eta artikuluez gainera, hainbat ipuin, saiakera eta eleberri idatzi zituen bere karreran. Bereziki nabarmentzekoak dira Gómez Valderramaren ondoko obra hauek: Muestras del diablo (1958, Deabruaren erakusketak), El Retablo de Maese Pedro (1967, Maese Pedroren erretaula), La procesión de los ardientes (1973, Sutsuen prozesioa), Invenciones y Artificios (1975, Asmakizunak eta tramankuluak), La otra raya del tigre (1977, Tigrearen beste marra) eta La Nave de los Locos (1984, Eroen ontzia).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.