Paul Robeson
Paul Robeson (Princeton, New Jersey, 1898ko apirilaren 9a - Philadelphia, 1976ko urtarrilaren 23a) Estatu Batuetako abeslari, antzezle eta beltzen buruzagia izan zen. Columbiako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta gero abokatu gisa jardun zuen. 1921ean hasi zen antzezle-lanetan eta 1924tik aurrera arrakasta handia izan zuen antzerkian, batez ere O´Neillen lanak antzeztuz, Jones enperadorea, besteak beste. 1925ean herri-musika kantatzen hasi zen. Gero zineman eta antzerkian lan egin zuen eta Shakespeareren Otelo antzerki-lanarekin ospe handia lortu zuen. 1934an bidaldi bat egin zuen Sobietar Batasunean zehar, eta bat egin zuen ezkerreko joera politikoekin. 1950ean Estatu Batuetako gobernuak pasaportea kendu zion, Alderdi Komunistako kideak salatu nahi izan ez zituelako. Hurrengo urteetan baztertua izan zen bere jarrera politikoagatik. 1958tik aurrera, Europan bizi izan zen; Estatu Batuetara 1963an itzuli zen. Film nagusiak: Sanders of the River (1935); Show Boat (1936); King Solomon´s Mines (1937); The Proud Valley (1940).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1898ko jaiotzak
- 1976ko heriotzak
- Afro-amerikarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako aktoreak
- Ameriketako Estatu Batuetako abeslariak
- Ameriketako Estatu Batuetako saskibaloi jokalariak
- Ameriketako Estatu Batuetako abokatuak
- Newjerseyarrak
- Sozialistak
- Ameriketako Estatu Batuetako komunistak
- Nazioarteko Brigaden boluntarioak
- Ameriketako Estatu Batuetako eskubide zibilen aldeko ekintzaileak
- Ameriketako Estatu Batuetako eskubide zibilen mugimendua
- Afro-amerikar aktibistak