Edukira joan

Paul Laffitte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bilbon jaiotako kazetariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lafitte».
Paul Laffitte
Bizitza
JaiotzaBilbo1839ko maiatzaren 14a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaLion-sur-Mer1909ko iraila (70 urte) (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria
Jasotako sariak

Jean François Paul Laffitte edo Paul Laffitte, okzitaniera arautuan Lahita edo Lafita[1] (Bilbo, 1839ko maiatzaren 14a - ?, 1909ko iraila) Bizkaian jaiotako ekonomialari eta kazetari politikoa; bere bizitza batez ere Frantzian kokatu zen.

Bilbon jaio zen 1839an. Bere aita Jean Roger Laffitte (Paris 18071849) frantses estatuko kontsula izan zen hiriburu bizkaitarrean 1839tik 1841era eta bere ama Maria Francisca Beaskoetxea durangarra zen, 1814an jaioa. Biak 1846an ezkondu zirenean onartu zuten Paul semetzat[2].

Bere aitona Pierre[3] Jacques Laffitteren anaia zen; baionesa (17671844) Frantziako Ministro-Kontseiluko presidentea eta Frantziako Bankuko gobernadorea izan zen.

Frantses estatuan eman zen hautes-sistemaren erreformari buruzko eztabaidan parte hartze aktiboa izan zuen; zenbaitentzat[4] kazetari politiko gisa horretaz idatzi zuena oso interes handikoa da. Liberalismoa eta parlamentarismo errepublikarra defenditu zituen jarrera hauek jasotzen zituzten kritiken aurrean eta Saint-simonismoaren[5] zaleen artean kokatu zen.

Ekonomia eta politika munduak jorratzen dituzten liburu eta idazki batzuk idatzi zituen frantsesez:

  • 1886: La Parole.
  • 1888: Le Suffrage Universel Et Le Régime Parlementaire.
  • 1894: Lettres d'un parlementaire.
  • 1896: Jéroboam ou la finance sans méningite.
  • 1897: La Réforme électorale. La représentation proportionnelle.
  • 1910: La Paradoxe d'égalité et la représentation proportionnelle. Deux essais de politique positive.

Jéroboam ou la finance sans méningite liburutik ateratako aipuak:

  • « Ergel pobre bat ergela da baina ergel aberats bat aberatsa da. »
  • « Frantzian esaten dizute arrautz guztiak saski berean ez ipintzeko. AEBetan ipintzeko aholkatzen dizute, betiere saskia zaintzapean baduzu. »
  • « Lana inoiz metatzen ez den kapitala da. »
  • « Hiru lege sorta daude: Jainkozko legeak, gizakien legeak eta elkarteen gainekoak. »
  • « Administratzaile batek administratzen du, hiru administratzailek administratzeko erarik onena bilatzen dute, bost administratzailek programa kontrajarrien gainean diskutitzen dute, zazpi administratzaile kalakan ariko dira. »
  • « Zoria itsua da eta diruak ez du usainik, diote esaera zaharrek. Horrexegatik finantzariak ahalegintzen dira ukimena hobetzen. »
  • « Ospea ehun aldiz inprimatutako izen bat da. »
  • « Kontabilitatea elkarte anonimoen gakordea da. »
  • « Administrazioa berandu datozenak aurrerapenez ateratzen direnekin gurutzatzen diren lekua da. »[6]
  • Paul Laffitte: Jéroboam ou La Finance sans Méningite, 2. edizioa, Paris, 1920, Edition de la Sirène; 237 or.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Miquèu Groscaudek Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons-en (Radio País, 1992, Paue) hita (arruntagoa gaskoieran) edo fita (okzitanieraren beste hizkeretan) hitzetik datorrela azaltzen du; "muga, mugarri" esan nahi du.
  2. Laffittetarren genealogia.
  3. Zerikusirik ez, bistan da, Piarres Lafitterekin.
  4. Bere aipamena[Betiko hautsitako esteka] Political uses of political representation lanean, H.S. Jones; ikus 27-29.or.
  5. Ideia horiek Gustave d'Eichthal eta Édouard Chartonengandik jaso zituen; azken honen alaba batekin ezkondu zen. Ikus aitaginarrebaren omenez idatzi zuen artikulua.
  6. Citations et proverbes webgunean.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]