Parametro (estatistika)
Itxura
Estatistikan eta probabilitate teorian, parametroa eredu estatistiko bat erabat zehazten duten balioak dira, orohar ezezagunak, eta ondorioz, zenbatesleen bitartez koantifikatu behar direnak, inferentzia prozesuan.
Ohizko parametroak dira:
- , populazio batezbestekoa edo itxaropen matematikoa;
- , populazio bariantza.
Parametroak hizki grekoez izendatu ohi dira. Parametro baterako zenbatesleak parametroari dagokion hizki grekoaz, ^ ikurrarekin batera, adierazten dira. Zenbatesleak zehazteko latindar letrak erabiltzen dira. Adibidez:
Inferentzia estatistiko klasikoan parametroak finkoak, baina ezezagunak dira. Estatistika bayestarrean berriz, parametroak probabilitate banaketa baten araberakoak dira.