Edukira joan

Pabiloi (arkitektura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Burgk gazteluko Sophienlust pabiloia
Artikulu hau arkitektura espazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pabiloi».

Arkitekturan, pabiloiak zenbait adiera ditu:

  • eraikitako multzo baten, adibidez, kuartel edo industrialde baten, zati bat osatzen duten eraikin exentuetako bakoitza da.[1]
  • eraikuntza arin eta gardena ere bada, askotan ekipamendu handien ondoko leku publikoetan.

Hitza antzinako frantsesezko paveillun hitzetik tik dator (XII. mendea), eta hau latinezko papiliotik (tximeleta = papillon frantsesez). Horrela izendatzen zen jaunaren kanpadenda. Intsektuarekiko analogia Erdi Aroko denden itxura dotoretik dator. Hortik dator espazio ireki baten gainean sortutako egitura arin baina atsegin baten kontzeptua, bigarren mailako funtzio batekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.