Edukira joan

Osorno sumendia

Koordenatuak: 41°06′00″S 72°29′35″W / 41.1°S 72.4931°W / -41.1; -72.4931
Wikipedia, Entziklopedia askea
Osorno
Datu orokorrak
Garaiera2.652 m
Motamendi eta Sumendi
Geografia
Map
Koordenatuak41°06′00″S 72°29′35″W / 41.1°S 72.4931°W / -41.1; -72.4931
MendikateaAndeetako Patagonia
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Los Lagos eskualdea
ProbintziaOsorno probintzia
Mendizaletasuna
Lehen igoera1848 (Jean Renous)
Ohiko bideaMendebaldeko bidea.

Osorno sumendia Andeetan, Txileko Llanquihue aintziraren ertzean dagoen geruza-sumendia da.

Sumendi honek, bere jatorrizko huilitxe izena Peripillán delarik, bere egungo izena espainiar sortzaileentzat handik nahiko gertu dagoen Osorno herritik ikusgai izateagatik jasotzen du.

2652 metroko altuera du, eta bere kono forma txundigarria maiestatez altxatzen da Frutillar hiriaren kontrako aldean, honengandik soilik Llanquihue aintziraren ur gardenek banatzen dutelarik. Bere inaktibotasuna jada 125 urte baino gehiagoz luzatzen da. Bere magaletan neguan eskia eta beste neguko kirol batzuk praktikatzea ahalbidetze duten babeslekuak daude. Udan, elurraren urketarekin, eskurtsionismoa kirol arriskutsu bihurtzen duten sumendi pitzadurak beragertzen dira, diziplina hau praktikatzeko kontuan hartu beharreko baldintza guztiak kontuan hartzen ez badira.

Puerto Varasetik ia 60 kilometro iparekialdera dago. Bere altuera handiaren ondorioz Osorno probintzia guztitik ikusi ahal izatea ahalbidetzen du, baita Chiloeko Uharte Handiko tokiren batzuetatik ere, honekin, eskualdeko paisaiaren postal txundigarri eta tipiko bihurtuz. Bere ohiko berde ilun-beltzaxka kolorearekin eta elur iraunkorrez apaindua, bere presentziak urtean zehar bisitatzen duten milaka bisitariak erakartzen ditu. Bere tontorra ikusteak hipnotizatu egiten du, eta harantz doaz sumendia igotzen saiatzen diren eskurtsioak.

Bertara Puerto Koklerretik, Ensenadatik eta Petrohuetik iris daiteke. Igoerek, orokorrean, 6 ordu irauten dute, eta gehienetan tokiko gidari bat duten taldeak osatzen dira igoera hasteko. Beti arropa termikoak, eguzkitako betaurrekoak, krema babesleak, ura, eta, jakina, oinetako erosoak eraman behar dira igotzeko, tabanoentzako uxagarriez gain.

Charles Darwin, Ancudetik, sumendi honen erupzio baten lekuko izan zen 1835ean, erregistratu, idatzi eta geografikoko elkarrengandik urrun dauden sumendien aldi bereko aktibitatean harremanen baten existentzia zegoela suposarazi zuena. Horretarako oinarri bezala erabilitako datuak, neurri batean okerrak ziren arren, sumendia ez den Aconcaguan erupzio bat eman baitzioten.

« Oso harrituta geratu naiz, beranduago, Aconcagua, Argentinan, 480 milia iparralderago, gau berean erupzioa egiten hasi zela jakitean, eta are gehiago harritu nintzen Aconcaguatik 2700 milia iparralderago dagoen Coseguina sumendiaren erupzio handia, 1000 miliako erradio batean sentitu zen lurrikara batekin jarraitua, sei ordu beranduago hasi zela jakin nuenean. Zaila da kointzidentzia hori halabeharrezkoa den ala horretan, lurrazpiko komunikazioren bat ote dagoen suposatzea ere. »


Erregistratutako bere azken erupzioa 1869an izan zen. CERESISeko (Hegoamerikarako Sismologia Gune Erregionala) sumendi katalogoko 48 zenbakia darama.

Sumendiarekin lotutako elezaharrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maputxe mitologia Peripillán izeneko antzinako Pillán boteretsu bat (izpiritu gaizto handi bat izateagatik erbesteratua eta lurrera bidalia izan zena sumendi hau sortuz) Osorno sumendian bizi eta preso dago.

Sumendi honen haserrea Licarayéngo elezaharrean ere adierazten da, Llanquihue aintzira nola sortu zen kontatzen duena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]