Edukira joan

Ortodromika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bi punturen arteko distantzia ortodromikoa, zirkulu maximo batean, esfera baten azaleran.

Ortodromika lurrazaleko bi punturen arteko biderik laburrena da: elkartzen dituen zirkulu maximoaren arkua da, 180 gradu baino gutxiagokoa. Lurrazaleko bi punturen artean, hiru lerro ezberdin marraz daitezke: ortodromikoa, loxodromikoa eta isoazimutala.

Bi puntuak, 180 gradu bananduta baleude, kontrako puntuak lirateke, antipodak, alegia, eta, bien artean, luzera bereko 180 graduko infinito arku egin ahal izango lirateke.

Ortodromikak, meridiano bakoitzarekin angelu ezberdin bat aurkeztearen akatsa du, ortodromika hori, meridianoren batekin edo ekuatorearekin bat datorrenean izan ezik. Horregatik, zaila da ortodromika jarraitzen duen nabigazio ibilbide bat egitea, etengabe norabide aldaketak egitera behartuko bait luke. Distantziak luzeak direnean, eta biderik laburrena jarraitzeak aurrezpen esanguratsu bat suposatzen duenean, gutxi gora-beherako bat egiten da, tarteko puntu batzuk adieraziz, horietan norabidea aldatzen delarik, eta, horien artean, dagozkien loxodromikak jarraitzen direlarik.

Ortodromikak, hiru funtsezko puntu ditu:

  • Irteera puntua (A)
  • Helmuga puntua (B)
  • Erpina: latituderik gehieneko puntua, kontuan hartutako arkuaren barnean edo kanpoan egon daitekeena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]