Ordinary People
Ordinary People (euskaraz Jende Arrunta) 1980ko Robert Redford estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendutako drama filma bat da. Judith Guest idazlearen izenburu berdineko Ordinary People eleberrian oinarritua dago. Donald Sutherland, Mary Tyler Moore, Judd Hirsch eta Timothy Hutton aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako sei izendapen jaso zituen, lau irabaziz: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (Robert Redford), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Alvin Sargent) eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Timothy Hutton). Bost Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jarrettarrak itxuraz alai bizi diren erdi mailako senitartea osatzen dute. Aitak (Donald Sutherland) soldata ona irabazi eta amak (Mary Tyler Moore) etxeko lanak egiten ditu. Baina gauzak ez dira diruditenak eta guztiaren atzean drama bat dago.
Conrad (Timothy Hutton) seme nerabeak Michigan aintziran jazotako txalupa istripu batean bere anaia nagusiari (Scott Doebler) bizirautearen erruduntasun sentipena du. Bere buruaz beste egiten saiatu ondoren, ospitaletik ateratzean psikiatra batengana joatea erabakiko du. Baina sentipena ez da desagertuko eta amarekin harreman txarra izanik, familian arazoak sortuko dira.
Beth amak aldiz, istripua jazo aurreko portaeratik guztiz ezberdina eta hotza du, hil berri den seme nagusia bere gogokoena zenez, seme txikiari babesa erakustea zail egiten baitzaio, aita berriz alai egoten eta familia batuta mantentzen saiatuko da.
Halere, Conradek neska bat ezagutu (Elizabeth McGovern) eta elkarrekin ateratzen hasten direnean gauzak aldatu egingo dira.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Donald Sutherland: Calvin Jarrett
- Mary Tyler Moore: Beth Jarrett
- Timothy Hutton: Conrad Jarrett
- Judd Hirsch: Tyrone C. Berger doktorea
- Elizabeth McGovern: Jeannine Pratt
- M. Emmet Walsh: Salan entrenatzailea
- Dinah Manoff: Karen Aldrich
- Fredric Lehne: Joe Lazenby
- James B. Sikking: Ray Hanley
- Basil Hoffman: Sloan
- Quinn Redeker: Ward
- Mariclare Costello: Audrey
- Meg Mundy: Amona
- Elizabeth Hubbard: Ruth
- Adam Baldwin: Kevin Stillman
- Richard Whiting: Aitona
- Scott Doebler: Jordan "Buck" Jarrett, istripuan hildako anaia (flashback edo denboran atzera eginda)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ordinary People filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1980ko filmak
- Robert Redfordek zuzendutako filmak
- Alvin Sargentek idatzitako filmak
- Nancy Dowdek idatzitako filmak
- Donald Sutherlandek antzeztutako filmak
- Mary Tyler Moorek antzeztutako filmak
- Timothy Huttonek antzeztutako filmak
- Judd Hirschek antzeztutako filmak
- Elizabeth McGovernek antzeztutako filmak
- M. Emmet Walshek antzeztutako filmak
- Dinah Manoffek antzeztutako filmak
- Fredric Lehnek antzeztutako filmak
- Adam Baldwinek antzeztutako filmak
- James Sikkingek antzeztutako filmak
- Basil Hoffmanek antzeztutako filmak
- Ronald L. Schwaryk ekoitzitako filmak
- Paramount Picturesek ekoitzitako filmak
- Film onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Familia disfuntzionalei buruzko filmak
- Psikiatriari buruzko filmak
- Doluari buruzko filmak
- Depresioari buruzko filmak
- Trauma ondoko estres nahasmenduari buruzko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Illinoisen girotutako filmak
- Film dramatiko onenaren Urrezko Globo saridunak