Edukira joan

Ordainagiri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ordainagiria
Erosketa tiketa ordainagiri moduan erabil daiteke.

Ordainagiria edo ordainketa ziurtagiria zerbitzu edo produktu baten ordainketa burutu dela ziurtatzen duen agiria da. Merkataritzako dokumentua da zeinak bere edukitzarekin ziurtatzen duen diru kantitate zehatz bat jaso dela.

Faktura edo horren kopia izan daiteke, ordainketa jaso duenaren zigilua edo sinadura jarrita edo kontzeptua eta zenbatekoa azaltzen dituen tiket sinple bat. Ordainagiriak erakustea beharrezkoa izaten da, saltzaile edo zerbitzu-emaileari kexa eta erreklamazioak egin ahal izateko.

Ez dago eredu ofizialik, hala ere, honakoa da jarri beharreko informazioa:

  • Ordainketa egitearen azalpena
  • Lekua eta data
  • Ordainketa jasoko duenaren izena eta sinadura
  • Jasoko den zenbatekoa (letraz / zenbakiz)
  • Ordainagiria egin duenaren izena, bai pertsona edo sozietatearena
  • "Recibí de" edo antzeko formula

Jarri behar ez den informazioa:

  • Idazpuruan, igorlearen datuak (NAN, izena eta abar)
  • Bidalitako ordainagirien serie-zenbakia

Ordainagiri motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat mota existitzen dira formatu, zerbitzu edo produktuen arabera.

Motarik ezagunenak hauek dira:

Diru-sartzearen ordainagiri-kaxa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordainagiri moten artean, nagusienetarikoa da. Idatziz ematen den dokumentu bat da eta berme bat moduan jokatzen du txeke edo dirua jasotzen denean produktu baten salmentagatik, eta baita zerbitzu edo zor baten kobrantza ematen denean ere.

Aurretik zenbakitua egongo da gestio, administrazio eta kontrol egokia ematen dela bermatzeko.

Barneratu beharreko datuak hauek dira:

  1. Diru zenbatekoa zenbaki-sistemaz nahiz literalki
  2. Jasoko duenaren pertsona edo enpresaren izena
  3. Egindako ordainketa
  4. Igorpen data eta lekua
  5. Hartzailearen sinadura (dirutan zenbatekoa jasotzen duena)

Gastuen ordainagiri-kaxa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mota honetako ordainagiria igortzen da, ordainketa eskudirutan egiten denean, ondasunen eta zerbitzuen erosketengatik edo enpresen zorra ordaintzeko. Hau ere aurretik zenbakitua egongo da gestio, administrazio eta kontrol egokia ematen dela bermatzeko.

Barneratu beharreko datuak hauek dira:

  1. Diru zenbatekoa zenbaki-sistemaz nahiz literalki
  2. Onuradunaren izena
  3. Deskribapen laburra
  4. Igorpen-data eta lekua
  5. Ordainketa egin duenaren sinadura eta onuradunaren sinadura

Gordailu judizialaren ordainagiria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordainagiri hauetan, epaile baten esku hartzea egongo da. Ordainagiri honek, bankuak egiten duten berme gisa jokatzen du epaile baten aginduz, non pertsona edo enpresak eskatuko duen endosua (transmisioa) eskudirua ateratzeko.

Epe zehatzeko gordailu ordainagiria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banku arloan erabiltzen den ordainagiri nagusienetarikoa da. Bankuek erabiltzen duten ordainaigiria da beren bezeroek, mailegu bat onetsi egiten dutenean. Bertan bankuak zehazten du bezeroek bete beharreko zenbatekoaren gordailuaren epeak (hilabetera, trimestrera, urtera eta abar).

Ordainagiri hauetan ere, bezeroak ordaindu beharreko interes-tasa zehazten da.

Berme gordailuaren ordainagiria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jabea babesteko dagoen ordainagiria da. Jabeak aurretik jasotzen duen diru kopurua da maizterraren eskutik. Azken honek ez badu kontratuan adostu zutena betetzen jabeak berme bat edukitzeko.

Alokairuaren ordainagiria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jabeak, obligazioz, luzatu beharreko dokumentua da. Bertan, maizterrarengandik eskuratutako diru zenbatekoa jarri behar du.

Ordainagiriaren eta fakturaren arteko desberdintasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ordainagiria

Bi dokumentu hauek, saltzaileak sortzen ditu.

Bezero nahiz saltzaileak, beti kopia batekin geratuko dira, eta horrela, etorkizunean desadostasunen bat

sortuz gero, bi aldeek edukiko dute iraganean adostutako kontratu horren ziurtagiria.

Ordainagiriak, ordainketa egin dela egiaztatzen du salmenta/erosketa baten ondorioz. Dokumentu hau,

Faktura

ordainketa ziurtagiria denez, soilik, bezeroak ordainketa burutu ondoren emango zaio. Ordainagiri batekin, bezeroak, bere merkataritza-obligazioa bete duela ziurtatzen du, beraz, ez du zorrik edukiko saltzailearekin. Eta modu berean, saltzaileak, salmentarengatik konpentsazio bat lortu duen konstantzia lortzen du. Baina, konstantzia honek ez du balio justifikazio fiskal gisa, horretarako, saltzaileak, faktura bat igorri beharko du.

Faktura aldiz, Zergadun Agentzia[1]k ezarritako dokumentua da, obligazio fiskal[2]ekin betetzeko. Faktura,

ordainketa egin aurretik ematen da , bezero eta saltzailearen artean, akordio bat lortu egin denean. Gainera, faktura, zertxobait zailagoa da datu gehiago atxiki behar direlako (faktura-zenbakia, hornitzailearen datu fiskalak eta abar) eta zerga desglosatuak ere erakusten ditu produktu bakoitzeko.

Laburbilduz, ordainagiria, ordainketa gauzatu denaren erregistroa da, eta faktura, aldiz, ordainketaren eskaera bat da. Beraz, nagusiki, igortze momentua eta igortze hauen zergatia dira bi dokumentu hauen ezaugarririk desberdin nagusienak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Inicio - Agencia Tributaria» www.agenciatributaria.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  2. «Obligaciones fiscales» www.ipyme.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]