Opiofobia
Opiofobia opioideak erabiltzeko beldurra da, albo-ondorioak direla eta, bereziki adikzioagatik. Gaixoengan eta haien senideengan ematen den fenomenoa da, baita osasungileengan ere, farmako familia hau errefusatzera eramaten duena.
Zainketa aringarrietan ta Medikuntzako beste arlo batzuetan ere (Traumatologia, Erreumatologia, Anestesia, Larrialdiak) erabiltzen dira opioideak, eta eragin kliniko positiboak eta jakinak izan arren, fenomeno honek mugatzen du bere erabilera.
Zergatiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zergatien artean, arrazoi historikoak daude. Txinan, adibidez, XIX. mendean gertatutako Opioaren Gerrak aztarna sakona utzi zuten hango gizartean.
XX. mendean, bestela, Opioideen epidemia mundu mailan zabaldu zen, farmako hauen abusua dela-eta. Ameriketako Estatu Batuetan nagusiki larria da krisialdia.
1980ko hamarkadan, Euskal Herrian bezala munduko beste leku batzuetan ere heroinak eragindako menpekotasuna zabaldu zen gizartean eta ondorio latzak laga zituen, heriotza ez ezik hainbat trauma sozial ere. Hau beste gako bat da opiofobiaren auzian.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |