Edukira joan

OmegaT

Wikipedia, Entziklopedia askea
 OmegaT
Jatorria
Sorrera-urtea2002
Azken bertsioa4.3.3
Ezaugarriak
EuskarriaJava makina birtual
Programazio-lengoaiaJava (mul) Itzuli
Irakur dezakePlataforma-anitz
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License, version 3.0 or later (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazBai[1]

http://www.omegat.org/en/omegat.html
Facebook: OmegaTOfficial Twitter: OmegaTOfficial Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/omegat-org/omegat, https://git.code.sf.net/p/omegat/code, git://git.code.sf.net/p/omegat/code, https://svn.code.sf.net/p/omegat/svn/ eta svn://svn.code.sf.net/p/omegat/svn/

OmegaT ordenagailuz lagundutako itzulpenerako sistema plataforma anitza da, kode irekikoa, parekatze lausoz, itzulpen-memoriaz, hitz gakoen bilaketaz eta glosarioz hornitua, eta lehendik egindako itzulpenak beste testu batzuk itzultzeko aprobetxatzea ahalbidetzen duena.

Ezaugarri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OmegaT-k itzulgai den testuaren memoria bat gordetzen du, eta aurretik egindako beste itzulpen batzuen memoriak erabil ditzake erreferentzia gisa. Itzulpen-memoriak oso erabilgarriak izan daitezke itzuli beharreko testuak antzeko atalak dituzten errepikapen asko baldin baditu. OmegaT-k itzulpen-memoriak erabiltzen dituenez, segmentuak nola itzuli diren gogoratzen du eta uneko segmentuaren antzekoenak proposatzen ditu.

Aurretiaz itzulita dagoen dokumentu bat eguneratu behar denean ere oso erabilgarriak dira. Aldatu gabeko esaldiak itzulitzat hartuko dira, eta eguneratutako esaldietan esaldi beraren bertsio zaharrago baten itzulpena erakutsiko da itzulpen probable gisa. Honi esker, jatorrizko dokumentuan egindako aldaketak modu errazagoan maneiatuko dira. Aurretiaz sortutako itzulpen-memoriak existitzen badira, OmegaT-k erreferentzia gisa erabili ahal izango ditu.

Terminologiaren kudeaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terminologiaren kudeaketak garrantzi berezia du itzulpenen koherentziari eusteko. OmegaT-k hitz bakanak edo esaldi laburrak gorde ditzaketen glosarioak erabiltzen ditu, alegia, eremu berezi baterako hiztegi elebidunen antzekoak. OmegaT-k uneko segmentuan ageri diren hitzen itzulpena erakusten du.

Euskara bezalako hizkuntza deklinatuentzako bereziki interesgarria izan daitekeen aukera berria lematizatzaileen erabilera da hitzen lemak hobeto erauzteko. Modu horretan asko hobetzen da parekatze lausoen bilaketa eta glosarioen erabilera. Funtzionaltasun hau aparte instalatu behar da.

Itzulpen-prozesua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpen-lanak fitxategi bakarrez osaturik egon daitezke, baina baita azpidirektorioetan banatutako hainbat fitxategi dituen direktorio batez ere. Fitxategiak hainbat formatutakoak izan daitezke: HTML, MS Office eta OpenOffice bulegotika-aplikazioen formatuak, DocBook, PO, etab. OmegaT-k onartutako fitxategiak bilatzen ditu fitxategiak iragazteko dituen arauak jarraituz, testua diren zatiak bereizten ditu, testu-talde handienak zatitzen ditu segmentazio-arauak jarraituz, eta segmentuak banaka erakusten ditu.

Itzulpen automatikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OmegaT-k Internetetik zuzenean erabil ditzakeen tresnei dagokienez, hainbat itzultzaile automatiko erabiltzeko aukera dago. Google Translate, Apertium eta Belazar erabil daitezke esaldien oinarrizko itzulpen bat eskuratzeko. Honez gain, hiztegiak karga daitezke leiho berri batean, lagungarri gisa. Hiztegi horiek StarDict eta Lingvo DSL motakoak izan daitezke.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzaileen taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • [email protected] – Erabiltzaileen posta-zerrenda, (mezu gehienak ingelesez agertzen dira, edozein hizkuntzatan idazteko gonbitea behin eta berriro egiten bada ere).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Librezale.eus: OmegaT. (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]