Omar Bradley
Itxura
Omar Nelson Bradley (Clark, Missouri, 1893ko otsailaren 12a - New York, 1981eko apirilaren 8a) estatubatuar militarra izan zen. West Point-eko Akademian ikasi eta irakatsi zuen. Bigarren Mundu Gerran Zuzi Operazioan parte hartu zuen George Patton jeneralaren agindupean. II. armada-gorputzako burua izan zen Tunisiako Kanpainan eta Siziliako Inbasioan. Estatua Batuetako I. Armada zuzendu zuen Normandiako Lehorreratzean. Lehorreratzearen ondoren, Ameriketako Estatu Batuetako XII. armada-taldeko buru izan zen. 1948an armadako estatu nagusiko burua eta 1950ean bost izarreko jeneral izendatu zuten. Ameriketako Estatu Batuetako politika militarra zuzendu zuen Koreako Gerran.