Edukira joan

Omaheke (eskualdea)

Koordenatuak: 22°00′S 19°30′E / 22°S 19.5°E / -22; 19.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Omaheke (eskualdea)
 Namibia
Administrazioa
Herrialdea Namibia
ISO 3166-2NA-OH
HiriburuaGobabis
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak22°00′S 19°30′E / 22°S 19.5°E / -22; 19.5
Azalera84.612 km²
MugakideakHardap, Khomas, Otjozondjupa, Ipar-mendebaldea, Ghanzi eta Kgalagadi
Demografia
Biztanleria71.233 (2011)
Dentsitatea0,84 bizt/km²
Ordu eremuaUTC+02:00 eta Central Africa Time (en) Itzuli
arc.org.na…

Kunene Namibiako hamalau eskualdeetako bat da,[1] herrialdearen ekialdeko mugan dagoena. Hereroeran "hareazko lautada" esan nahi du. Eskualde horren zati handi bati Sandveld deitzen zaio.

Gobabis eremu honetako administrazio-zentroa da, baita bere merkataritza-zentro nagusia ere. Windhoekekin, Namibiako hiriburuarekin trenbidezko lotura du. Azpiegitura hori da eskualdeko hornidura-lerro nagusia. Bestalde, eskualdeko herri guztiak Gobabisekin lotuta daude errepidez.

Eskualdea zazpi hauteskunde-barrutitan banatzen da:

Ekialdean, Botsuanako hiru barrutirekin du muga:

Namibiako eskualde hauekin egiten du muga:

Eskualde horretako nekazaritza-ereduak homogeneoak dira eta abeltzaintza da jarduera nagusia. Bestetik, turismoa aukera desberdinak daude, besteak beste, ehiza, Kalahari ikusteko bidaiak eta haragiaren jaialdia.[2]

Omaheke eskualdea etniko eta linguistikoki heterogeneoa da. Mbanderu eta gobabis-ju/wa talde etnikoetako ia kide guztiak eskualdean bizi dira. Horiez gain, hereroak, nama, tswana, afrikanerrak eta alemanak, baita iparraldeko talde txikiak ere bertan bizi dira. Hereroak dira eskualdeko talderik ugariena, eta ondoren damara-nama. Afrikanerrak dira presentzia handieneko laugarren taldea.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]