Objektu Hegalari Ezezagun
Objektu Hegalari Ezezaguna,[1] laburturik OHE (1952. urtean Estatu Batuetako Aireko Armadak ezarritako ingelesezko UFO edo Unidentified Flying Object terminotik) lekuko bakar batek edo batzuek batera ikusitako aireko fenomeno bat da, lekukoek fenomenoaren izaera identifikatu ezin izan dutelarik. Argazkiz, radarrez, bideoz edo bestelako tresna batez jasotako aire seinaleak eta irudiak ere biltzen ditu terminoak. Maiz plater hegalari ere deitu izan zaie, ustez duten itxuragatik. 1940ko hamarkadaren bukaeran hasi ziren halako objektuen berri ematen, eta fikziozko lanetan agerpen zabala dute. Fenomeno hauek ustezko estralurtarren aireontzi eta espazio ontziekin lotu badira ere, gaurdaino zientziaz ezin izan da lotura hori frogatu. Zientzialarien artean adostasun nahiko zabala dago, OHEak ikertzeak ez duela inolako interesik, kultura arloko produktutzat ez bada.[2][3][4][5][6][7][8] Pertsona askok sinesten dute fenomeno honetan; izan ere, objektu hegalari ezezagunak erakusten dituzten irudi eta bideo ugari daude, eta militarrek OHEei buruzko hainbat dokumentu sekretupean gordeta dituztela uste dute OHEetan sinesten dutenek.
Aldiz, badira eszeptiko ugari ere. Beren jarrera zientziaren funtsezko printzipio batean oinarritzen dute: fenomeno baten existentzia aldarrikatzeko, froga eztabaidaezinak behar dira. Nabarmentzen dutenez, OHEek estralurtarrekin zerikusia dutela erakusten duen froga fidagarririk ez da. Zientzialari gehien-gehienak eszeptikoak dira, OHEak iruzur hutsa direla deritzote.
Objektu Hegalari Ezezagunak ikertzen dituzten pertsonei ufologo deritze.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ EHUko Egungo Euskararen Hiztegian jasotako terminoa. Ikus hemen
- ↑ (Ingelesez) Sagan, Carl; Page, Thornton, argitaratzaileak (1996) [jatorrian 1972an argitaratua]. UFO's: A Scientific Debate (berrargitaratzea). New York: Barnes & Noble. ISBN 978-0-7607-0196-6. LCCN 72004572. OCLC 35840064.
- ↑ (Ingelesez) McDonald, James E. (1968-07-29). «Statement on Unidentified Flying Objects: Submitted to the House Committee on Science and Astronautics at July 29, 1968, Symposium on Unidentified Flying Objects, Rayburn Bldg., Washington, D.C., by James E. McDonald».
- ↑ (Ingelesez) «COMETA Report». Seattle, Washington: ufoevidence.org.
- ↑ (Ingelesez) McCarthy, Paul E. (1975). Politicking and Paradigm Shifting: James E. McDonald and the UFO Case Study (tesia) (Interneten argitaratua). Canterbury, CT: Sign Historical Group. OCLC 663722044.
- ↑ (Ingelesez) Salisbury, David F. (1998-07-01). «UFO study causes media sensation: 7/1/98». Stanford Report. Stanford, California: Stanford University.
- ↑ (Ingelesez) Menzel, Donald H.; Taves, Ernest H. (1977). The UFO Enigma: The Definitive Explanation of the UFO Phenomenon. Sarreraren egilea: Fred L. Whipple (lehen argitaraldia). Garden City, New York: Doubleday. ISBN 0-385-03596-9. LCCN 76016255. OCLC 2597609.
- ↑ (Ingelesez) Hough, Andrew (2010-04-13). «UFO studies should be 'legitimate university subject', claims American professor». The Daily Telegraph (Londres: Telegraph Media Group).