Edukira joan

Nicodemus Tessin Zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nicodemus Tessin Zaharra

Bizitza
JaiotzaStralsund1615eko abenduaren 7a
Herrialdea Suedia
HeriotzaStockholm1681eko maiatzaren 24a (65 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak

Nicodemus Tessin Zaharra, suedieraz Nicodemus Tessin den äldre (Stralsund, Pomerania, 1615eko abenduaren 7a - Stockholm, Suedia, 1681eko maiatzaren 24a) suediar arkitektoa izan zen.

Bere garaiko suediar arkitekto garrantzitsuena izan zen. Simon de la Valleren ikaslea izan zen, eta haren eragin nabaria du. Frantses estiloa sartu zuen Suediako arkitekturan.

1636an, Stockholmen hartu zuen bizilekua. 1676an, gorteko arkitekto izendatu zuten, eta, Europan barrena ikasten ibili ondoren, Palladio italiar arkitektoaren estiloa sartu zuen Eskandinavian.

Drottningholmgo errege-jauregia, haren semeak amaitu zuena, du lan garrantzitsuena (1662-1700). Beste lan batzuk: Kalmarko katedrala, Wrangel jauregia, Strömsholm errege-etxea.

Ikus, baita ere

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nicodemus Tessin Zaharra Aldatu lotura Wikidatan