Edukira joan

Nickelodeon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nickelodeon
Datuak
Motatelebista kanala
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Eskumendekoak
Erabilitako hizkuntzaingeles
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaParamount Media Networks
Zeren jabe
Historia
Sorrera1979ko apirilaren 1a
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: nickelodeon Twitter: nickelodeon Instagram: nickelodeon Youtube: UC5M_h2S8Ldoc9M6f7B-_m6A TikTok: nickelodeon Musicbrainz: 967eecba-2849-47c0-a806-0b5329df7aab Edit the value on Wikidata

Nickelodeon, sarritan soilik Nick deitua eta jatorrian Pinwheel izena jaso zuena, AEBetako haurrentzako telebista kate bat da, Viacomen jabetzakoa. Katea, nagusiki, lehen hezkuntzako ikasleei eta nerabe gazteei (6-14 urte) zuzendua dago. Astelehenetik ostiralerako bloke bat ere bazuen goizean eskolaurreko haurrei zuzendua (2-5 urte). 2006tik Cyma Zarghamik zuzentzen du.

Lehen urteak (1977-1979)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katea 1977an sortu zen Pinwheel Channel izenarekin Columbus (Ohio)n Time Warner kable telebista sistemaren zati bezala. Eguneko lehen saioetan Pinwheel, Video Comic Book, America Goes Bananaz, Nickel Flicks eta By the way bezalako bloke edo segmentuak eman zituen. Bere logotipoa katearen izena P hizkiaren atzean errotatxo bat zuela zen.

Gaur egun (1979tik egundaino)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979ko apirilak 1ean kateak bere estaldura nazio mailara hedatu zuen, bere igorpenak New York estatuko Buffalo hirira hedatu ondoren. Ondoren, bere izena Nickelodeonera aldatu zen (Nickel hitzak nikela esan nahi du, eta Odeon greziar antzoki bat zen), hau, era berean, XX. mendearen hasieran zeuden zinema aretoen izenetik datorrelarik.

Nickelodeon bere logotipo berriagatik ezagun egiten hasi zen, lehen aldiz 1979 eta 1990 artean iraun zuen You Can't do that on Television (Ezin duzu hori egin telebistan) izeneko kanadar jatorriko telesailean gehitu zena. Ordutik aurrera, logotipoa katetik emandako saio gehienetarako erabili zen, 1984 arte, Nickelodeonen programazioaren arabera forma ugari hartzen zituen logotipo laranja bategatik aldatu zenean. Logotipoa bere horretan mantendu zen ordutik. 1985eko uztailean Nick at Nite blokea ematen hasi zen, hasiera batean 1950 eta 1960ko hamarkadetako telesailak ematen zituena, The Donna Reed Show, The Alfred Hitchcock Hour eta Route 66 kasu, filmeez gain. 1990ean bere Nicktoons Studios estudioak inauguratu ziren (jatorrian Games Animation izenarekin inauguratuak) Kalifornian. 1991n Nicktoonsak ematen hasten dira, honen hasierako telesailak Doug, Rugrats eta Ren & Stimpy izan zirelarik beste batzuen artean. 1992an, telebista kateak bere igorpenak Erresuma Batura hedatzen ditu. 1993an argitaratzen da Nickelodeon aldizkariaren lehen edizioa, eta 1995ean bere webgune ofiziala sortu zen. 1996ko abenduak 20an Nickelodeonek Latinoamerika guztirako bere igorpenak inauguratu zituen. 2000ko hamarkadaren hasieran telebista katea nazioartean Nick bezala ezagutzen hasten da, Japonia, Frantzia eta beste herrialde batzuetan izen osoa mantendu duen bitartean.

2008ko martxoak 15ean Nickelodeon Universe inauguratu zen, AEBetako Minnesota estatuan dagoen eta jatorrian Knott's Camp Snoopy izena jaso zuen atrakzio parke bat. Telebista kate honen marrazki bizidun sailetan erabat oinarritutako lehen parkea da, generoko entretenimenduan duen historia 1990ean hasten den arren, urte honetan Floridako Universal Studiosen Nickelodeon Studios izeneko atrakzio bat inauguratu zelarik. 2009ko uztailean Nickelodeonek logotipo berri batekin debutatu zuen 25 urteren ondoren, Nickelodeonen kate guztiek pakete grafiko bera erabil dezaten, honen ondorioz Noggin eta The N kateak 2009ko irailak 28an desagertu zirelarik, hauen ordezkoa Nick Jr. eta TeenNick kateek hartuz hurrenez hurren. Nick at Nite eta Nicktoons Networken logotipoak ere aldatu ziren.

2010eko urtarrilean Nickelodeonek bere izarrik ospetsuenetako batzuk ziren Miranda Cosgrovek, Keke Palmerrek eta Victoria Justicek beste batzuen artean promozionatutako irudi aldaketa bat hasi zuen.

Irudi aldaketa honetan, kateak, ematen zituen telesail gehienak kendu zituen, Bob Esponjak, Aitabitxi magikoak, iCarly, Etxaldea, Madagaskarreko pinguinoak, Mighty B. Super Erlea, True Jackson, VP, Fanboy & Chum Chum, The Troop eta Zoey 101k osatutako programazio bakarra utziz eta Drake & Josh, Rugrats Haziak eta The Adventures of Jimmy Neutron: Boy Genius telesailen soilik lau igorpen emanez, baina 2010eko abuztuan Avatar: Aangen Kondaira telesaila ematen hasiko zirela jakin zen. Honekin, bere programazioan amaitutako edo bertan behera utzitako telesailen errepikapenak atzean uztea erabaki zen, Danny Phantom, Neden Eskolan bizirauteko gidaliburua, Zoey 101 eta The Naked Brothers Band horien artean, horietakoren batzuk oraindik Latinoamerikan eta beste herrialde batzuetan ematen diren arren.

2009ko azaroan Big Time Rush telesaila estreinatu zen (non Sony Entertainmentekin adostasun bat lortu zen bere musika ekoizteko). Hilabete batzuk beranduago, Kids Choice Awardsen ondoren, soilik AEBetan Victorious estreinatu zen, Victoria Justicen debuta protagonista bezala.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]