Edukira joan

New Yorkeko Liburutegi Publikoa

Koordenatuak: 40°42′46″N 74°00′22″W / 40.712775°N 74.005973°W / 40.712775; -74.005973
Wikipedia, Entziklopedia askea
New Yorkeko Liburutegi Publikoa
New York Public Library
New Yorkeko Liburutegi Publikoaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Koordenatuak40°42′46″N 74°00′22″W / 40.712775°N 74.005973°W / 40.712775; -74.005973
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1895eko maiatzaren 23a
ZuzendariaAnthony Marx (en) Itzuli
Arkitektura
Objetu kopurua53.100.000
Bisitariak urtean18.000.000
Webgune ofiziala

New Yorkeko Liburutegi Publikoa (ingelesez: New York Public Library, NYPL) munduko liburutegi-sare garrantzitsuenetako bat da eta Amerikan eduki gehien dutenen artean kokatzen da. Liburutegiaren ezaugarri nagusia jendearentzat eskuragarri dauden liburu kopuru handia izatea da, aldiz beste liburu batzuk eraikin barnean bertan irakurtzea derrigorrezkoa da. Gainera Estatu Batuetako liburutegi publiko handienetako bat da eta informazio bilaketa sistema oso zabala du. Bere zuzendaritza erakunde pribatu baten esku dago, nahiz eta bere erabilera publikoaren ondorioz bere izakera ez komertziala den, eta funtsa publiko nahiz pribatuen bidez finantzatzen da.

Irakurketa gelako barnealdearen ikuspegi panoramikoa.

Liburutegi honetan 1984ko Ghostbusters filma ospetsua filmatu zen, bertan The Big Apple edo Sagar Handiaren irudi ugari agertzen zirelarik; hauen artean New Yorkeko Liburutegi Publikoa zegoen. Halere, eraikin hau denbora luzeagoan erakutsi duen filma The Day After Tomorrow da, honetan protagonistak klima aldaketaren ondorioz gertatutako katastrofe baten erdian liburutegi honetako hormetan aterpea topatzen dute.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]