Edukira joan

Netbook

Wikipedia, Entziklopedia askea
Netbook bat.

Netbook-ak ordenagailu eramangarriak baino tamain eta kostu txikiagoko gailuak dira. Interneten zehar nabigatzea eta bulegotika aplikazioak exekutatzea ahalbidetzen dute. Normalean ez daukate unitate optiko edo CD irakurgailurik. Pantailaren tamaina 8 eta 12 hazbete artekoa da, eta ohiko erresoluzioa 800 x 600 pixeletakoa.

Komunikaziorako sare-konexioaz gain, haririk gabeko wifi eta Bluetooth konexioak eta zenbait USB ataka dituzte. Bestalde, datuak biltegiratzeko, netbook batzuk disko gogorraren ordez SSD memoria txartela gehitzea erabaki dute. Horrela, pisua murriztu, abiadura gehitu eta kolpeen aurkako erresistentzia handitu dute. Pisuari dagokionez, normalean 1 kg gutxi goraberakoak izaten dira.

Duela hiru urte argitaratu zen OLPC proiektua (One Laptop Per Child, “ordenagailu eramangarri bana ume bakoitzeko”). Horren helburua hirugarren munduko eskoletarako kostu txikiagoko PC bat sortzea zen. Horien prezioa 100 dolar gutxi gorabehera izan behar zen, eta txikia, arina, erresistentea eta autonomia handikoa izatea espero zen. Hasieran proiektuak hainbat zalantza sortu zituen arren, gaur egun errealitate bat da, eta ezusteko bat izan dira netbook-ak.

Nahiz eta OLPCaren netbook-ak hirugarren munduko herrialdeetan bakarrik saltzeko sortuak izan, hainbat fabrikatzailek mundu garatuko hainbat erabiltzaileren interesa hauteman eta antzeko ordenagailuak diseinatzen hasi ziren. Gaur egun, 15 eredu ezberdin baino gehiago daude salgai eta fabrikatzaileak oso marka ezagunak dira, esaterako, Intel, Acer, HP, Dell, Asus, MSI edo Samsung.

Tamainari dagokionez, netbook-ak ordenagailu baten eta tamaina txikiagoko gailu mugikorren artean kokatzen dira. Gainera, ordenagailu eramangarriekin konparatuz gero, hainbat abantaila dituzte:

  • arinagoak dira: hauen pisua kilogramo batekoa izaten da gutxi gorabehera; eramangarri batek 3 kg gutxi gorabehera pisatzen ditu;
  • dimentsio murriztuak dituzte: LCD pantailaren tamainak eta beharrezkoa ez den hardware-a saihestu ahal izateak ordenagailu konplexu baten sorrera ahalbidetu du;
  • prezio eskuragarria dute: nahiz eta OLPC batek baino gehiago balio (100 dolar baino gehiago, alegia), hauen prezioa 400 eurokoa izaten da batez beste; 300 eurokoak ere badaude;
  • nahiko autonomoak dira: pantaila txikia, kontsumo txikiagoko prozesadorea eta osagai gutxi dituenez, netbook-aren bateriaren iraupena eramangarrienaren bikoitza edo hirukoitza izatera iris daiteke, arazorik gabe;

Bestalde, poltsikoko ordenagailuekin konparatuta ere badira hainbat abantaila:

  • prestazioak: edozein netbook-en potentzia askoz handiagoa da;
  • pantailaren tamaina: nahiz eta oso handia izan, smarthpone baten pantaila txikiagoa da (iPhone-ak 3.3 hazbete ditu), hau da, hain zuzen ere Interneten nabigatzeko edota multimediako edukiak erreproduzitzeko horren egokiak ez diren ezaugarriak.

Hasiera batean, toki batetik bestera ibiltzen ziren pertsonei bideratuta zeuden. Kasu horretan erabiltzaile egokiena hegazkina edota trena maiztasunez erabiltzen duen bezero bat da; baita edozein lekutan egonda Interneta erabiltzen duen gazteren bat ere. Netbook batek gutxi pisatzen du eta modu eroso batean lan egitea ahalbidetzen du. Bere prezioak edozein pertsonaren bigarren PCa izatea zilegitzen du.

Prezioa da hain zuzen ere sarrera ekonomiko gutxi dituzten pertsonei erakartzen dien faktoreetako bat. Bere prestazioak ordenagailu eramangarri baten oso antzerakoak dira eta kostua askoz ere txikiagoa da. Beraz, pertsona askorentzat ordenagailu bat izateko aukera paregabea izan daiteke.

Azkenik, oso erabilgarria izan daiteke ume baten lehenengo PC bezala: sendoak eta merkeak dira, bere tamaina txikia esku txikietarako pentsatuta dagoela dirudi, eta, garrantzitsuena, benetako ordenagailuak dira.

Disko gogorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azterturiko netbook guztien artean, bakarra dago disko flash-a duena. Abantaila bat baino, murriztapen bat balitz bezala interpreta daiteke, informazioa metatzeko duen ahalmena oso txikia baita. Netbook gehienetan 80Gbekoa da; Medion eta HP ereduak salbuespenak dira, zeintzuek 160Gbeko disko gogorra duten.

Errendimendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Netbook-ak abiadura azkar batean lan egiteko gai dira, bai bulegotika aplikazio arruntenekin (testu-prozesagailuak), eta baita Interneteko programekin ere. MSI modeloak errendimendu hobe bat eskaintzen du, merkatuan irten berri den ikaragarrizko Intel Atom bat duelako. Honek eragina du, batez ere, CPUren karga handiko lanetan, bideoaren eta musikaren kodifikazioan kasu.

Merkaturatu ziren lehenengo netbook-ak jadanik merkaturatuta zeudenen bertsioak erabiltzen zituzten, Celerom M kasu; berriren bat erabiltzekotan, gutxi gastatzeko diseinatutakoak izaten dira, Via C7, esaterako.

Fabrikatzaile bakoitza netbooken alderdi batean oinarritzen da. Nahiz eta adierazgarriena kostu txikia lortzea izan, badaude batzuk gama erdi-altu batekin lehiatzen saiatzen direnak, ASUS, adibidez.

Intelen oinarritutako produktuak, estandarrak diruditenak, kontsumo txikiko Atom prozesadoreari etekina ateratzen diote (eragingailu mugikorrentzat garatua). Beste zenbait eskaintzek VIA antzeko modelo batzuk jartzen dituzte jendearen eskutan; agian, denbora gutxi barru, AMDren apustua ikusi ahalko dugu ekipo hauetan. Argi dagoena da, ez dela bakarrik prozesadore nagusian finkatu behar, hauen errendimendu eta kontsumoa, esaterako; gainera, badaude ekipoaren beste atal batzuk CPU bezain beste edo gehiago eragiten dutenak. VIAk, bestalde, badirudi konpentsatuagoa duela bere teknologia grafikoan, bai bere kontsumoa, baita bere prozesadore nagusiaren errendimendua ere.

Eredurik gehienak Windows erabiltzen dute, “Inves Junior” eta “HP Mini Note” izan ezik, Linuxekin ere eskuratu daitezkeenak. Ia beti sistemaren bertsio berezi bat da, interfaze batez diseinatuta, honen erabilera edozein erabiltzaileri errazteko asmoz. Netbook Linuxak merkeagoak izan ohi dira eta lehen momentutik hauekin lan egiteko beharrezkoa den softwarea dute barne.

Erabilgarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta hasiera batean Linuxa duen ekipo eramangarriei buruz hitz egin, argizezkoa da netbook-ak Windows XPa berriz ere abian jartzeko balio izan duela, eta zortzi urte dituen sistema operatibo honek berriro ere produkzio prozesutik makina askorekin etortzeko. Atom izan da kasu guztietan momentu oro egokituta egon den berstio bat eta honen lizentziak erabatekoak izan dira ordenagailu hauentzat. Bestalde, VIA prozesadoreekin, askatasuna erabatekoa dirudi.

Pantailaren erresoluzioa bezala, idazle birtualak salbu, plataforman Intel 1.024x600 mugatzen da, formatua eta dimentsio fisikoak alde batera utziz. Hardwaren eta softwaren mugapenak, etorkizunean egongo diren berrikuspenekin gaindituko direnak.

Konektibitatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

WiFi, BT eta 3G Ethernet-ekin batera, kasu batzuetan modem analogikoa dutenak izaten dira aukera ohikoenak. Argi dago, unitate optikoez ukatzerakoan (beraz, unitate optikorik ez dute), kanpoko gehikuntzak izateko aukera dira garrantzitsuenak sistema hauetan. Ideia koherenteena netbook bat erabiltzeko orduan bigarren ordenagailu bezala erabiltzea izaten da. Hau da, beste ordenagailu bat izanez gero, toki batetik bestera mugitzeko behar den bakarra, hardwaren ezaugarri minimoak dira; hortik dator askotan USBa edo PDA erabiltzea toki batetik bestera mugitzerako orduan. Baina pantaila bat, konektibitatea eta programak irakurtzeko bateragarritasuna izanez gero, aukera asko haziko lirateke; horra hor Netbook-a.

Kanpoko osagarrien gamari dagokionez, lista beste edozein ordenagailurena bezain zabala da, interfaze produktuetan arreta gehigarria jartzen dietelarik ekoizleek.

Barrutik trinkoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maila barruko erabilerari dagokionez, ez dira, ordea, indargune bat sistema hauetan. Badaude modelo batzuk memoria plakara soldatuta daramatzatenak, eta, asko jota berorrek dakarren modeloa edukiera handiagoa duen batek bakarrik ordezkatu dezake.

Biltegiratzeko moduari dagokionez, disko gogorrak 160Gb izaten dituzte batez beste; baina interesgarrienak SSD produktuak eta egoera trinkoko disko gogorrak dira. Hauek autonomia eta errendimendua hobetzen laguntzen dute, nahiz eta hauen prezioak oraindik netbook-en prezioekin bat ez etorri, oso garestiak baitira eta beraz ez dira netbook-ek duen prezio politikarekin bat etortzen. Bestalde, oso ekonomikoak diren produktuetan 4Gb edo 8Gbeko produktuak aurki daitezke, SD txartelekin hedagarriak direnak, baina PDA baten moduko errendimendua izan ohi dute.

Netbook edo ultra-arina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoeraren arabera. Eta zein egoera?; nagusiki emango zaion erabilerari eta edukiko duen aurrekontuaren arabera. Errealitatean, ordenagailu ultra-arin bat nahiago da, kilo eta erdi bat baino gutxiagoko ekipo bat RAMez betea, disko gogor zabala, prozesagailu ona eta edozein momentutan konektibitatea izateko aukera (gaur egun, edozein momentutan konektatua egotea ahalbidetzen duen bakarra 3Gko txartel bat da edota USBko 3Gko txartela duen modema). Ultra-arin bat da edozeini edukitzea gustatuko litzaiokeena, baina honen prezioa hain da garestia (1.700€), ezen ia inor ez den gai honelako ordenagailu bat erosteko.

Zertarako nahi da netbook-a? Bigarren ordenagailu bat izango da, beraz, jadanik dugun ordenagailuaren euskarria edota edukiko dugun bakarra?

  • Argi izan behar da netbook-ak ez duela inolaz ere ordenagailu baten funtzio denak bete; beraz, ohikoa dirudi horrelako ordenagailu bat beste baten euskarri gisa erostea; hau da, posta elektronikoa begiratzeko, Interneten ibiltzeko, argazkiak ikusteko, PDFak zabaltzeko... baina noizbehinkako erabilera emanik.

Fujitsu Siemens

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpainia honek AMILO Mini Ui 3520 diseinuagatik apustua egin du, gainera, kolore gorriko estalki osagarri bat ipini dio, edozein urrakadarengandik babesten diona. Osagai bezala, beste edozein garden eskuratu daiteke, Fujitsuren uneko argazki bat-batekoa erakutsiko duena.

Ekipoa Intel Atom N270 prozesadore batez dago hornituta, kontsumo txikiago proportzionatzen diona. Beste ezaugarri bat Windows XPren hautapena izan da.

Mugikortasunari dagokionez, WLAN dauka, PC Express txartela, 3Grako konektibitatea, Bluetooth eta 4-in-1 txartel irakurgailua. Bere pantaila 9” da eta webcam bat aurki dezakegu honen erdialdean, baita mikrofono bikoitza VoIPen komunikazioetan sortutako zarata murrizten duena.

Netbook honek 60Gybtes biltegiratzeko gaitasuna du eta hiru-sei ordu bitarteko autonomia.

Etorkizunaz hitz egiterako orduan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistemetan egongo diren aldaketei dagokienez, pantailen tamaina 10” baino txikiagoa izaten jarraitu beharko du, nahiz eta prozesadoreek eta bestelako osagaiek errendimendu hobetuko duten, batez ere autonomian eta kontsumoan.

Gainera, Windows 7ren agerpenarekin, pantaila ukikorrak agertzen hasiko dira, baita Microsoften sistema operatiboaren beste aukera batzuk ere. Baina honetarako oraindik asko falta da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]