Edukira joan

Nasi campur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nasi campur
Indonesian cuisine (en) Itzuli, arroz-platera eta kale-jan
Materialakarroza
arrautza
haragia
Historia
JatorriaIndonesia

Nasi campur (literalki, arroz nahastua) Indonesiako eta Malaysiako gastronomiako arroz-plater bat da.[1] Haragi jatorriko hainbat osagairekin nahasitako arroza da.

Nasi campurra basmati arroz egoskiarekin zerbitzatzen da, haragi, barazki, kakahuete, arrautza eta ganba lehorrez estalia. Herrialde horietako oinarrizko elikagaia da.

Arroz-plater mota horren Baliko bertsioa (nasi rames, ꦤꦱꦶꦫꦩꦼꦱ꧀ edo sega campur ꦱꦼꦒ​ꦕꦩ꧀ꦥꦸꦂ), hainbat osagairekin nahasita zerbitzatu ohi da: atuna plantxan, tofu frijitua, luzoker birrindua, espinakak, tempea, behi-haragia, barazki-currya, artoa, saltsa mina, etab. Arroz nahasi hori kale-janari gisa erabiltzen da askotan banana hostoen gainean.

Indonesiako txinatarrentzat, nasi campur terminoa arroza oilaskoarekin Hainan erara plateraren aldaera bat da, eta barbakoa txinatar puska batzuk ditu, hala nola, char siew delakoa, hau da, zerri errea eta zertxobait kurruskaria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Tan Su-Lyn,Mark Tay, (2003), «Malaysia & Singapore», Lonely Planet Online Shop

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]