Narva (ibaia)
Itxura
Narva (ibaia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 74 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 58°59′14″N 27°43′49″E / 58.9873°N 27.7303°E |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako oblastak | Leningrad oblasta |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 56.200 km² |
Arro hidrografikoa | Narva basin (en) |
Ur-emaria | 399 m³/s |
Lakuak | Narvako urtegia |
Iturburua | Peipus |
Bokalea () | Narva Bay (en) |
Narva (estonieraz: Narva jõgi, errusieraz: Нарва) Errusiaren eta Estoniaren arteko iparraldeko muga egiten duen ibaia da. 77 km luze da, eta 56.225 km2-ko arroa dauka. Peipus aintziraren hustubidea da, eta Finlandiako golkoan du ahoa, Estoniako Narva-Jõesuu hiritik gertu.[1]
Hidrometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narva ibaiaren emaria 1902-1985 bitartean neurtua izan da Narvako presan (itsasoratu baino 20 km inguru lehenago).[2] Gune horretan, drainatutako eremuak 56.000 km² ditu, arro osoaren % 99,6. Bertan urteko batezbesteko emaria 384 m³/s da; emari handiena apirilean du (614 m³/s) eta txikiena urtarrilean (267 m³/s).
Narva ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Narvako presan neurtuak
Datuak: 1902 eta 1985 artean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ The River Narva Keskkonnaamet.ee
- ↑ Narva ibaia Narvako presan Webworld.unesco.org