Naomi Osaka
Naomi Osaka | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | 大坂 なおみ |
Jaiotza | Chūō-ku, 1997ko urriaren 16a (27 urte) |
Herrialdea | Japonia Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Osaka Elmont Pembroke Pines Fort Lauderdale Boca Raton |
Talde etnikoa | haitiarra hāfu (en) japoniarra |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Broward Virtual Education High (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria |
Tenis | |
Jokaera | eskuina, esku bakarrez aurrerantz jotze eta bi eskuz errebeska jotze |
Bakarka i/g | 287–165 |
Binaka i/g | 2–15 |
Rankinga | 1 tennis singles (en) (2019ko urtarrilaren 28a) 324 tennis doubles (en) (2017ko apirilaren 3a) |
Entrenatzailea | António van Grichen (en) Sascha Bajin (en) Jermaine Jenkins (en) Wim Fissette Wim Fissette |
Lateralitatea | eskuina |
Pisua | 69 kilogramo |
Altuera | 180 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
naomiosaka.com | |
Naomi Osaka (japonieraz: 大坂 なおみ o̞ːsäkä näo̞mʲi ahoskatua Ōsaka Naomi , Chūō-ku, Japonia, 1997ko urriaren 16a) japoniar tenislaria da. 2019ko urtarrilaren 28an WTAren bakarkako sailkapeneko lehen postuan sailkatu zen Australiako Irekia irabazi ondoren.[1] WTAren sailkapeneko lehenengo postuan egon zen lehenengo asiar tenislaria izan zen. Japoniako kirolaririk ospetsuenetakoa da.
Aita haitiarra du eta ama, berriz, japoniarra. Ameriketako Estatu Batuetan bizi eta entrenatzen da hiru urte zituenetik. Nahiz eta AEBtan bizi, Japoniako ordezkaritzarekin lehiatzen da.
Azken unera arte zalantzan egon zen Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartu edo ez. Hirugarren postuan zegoen munduko zerrendan orduan Bi aldiz irabazi du AEBetako Irekia, eta beste bitan Australiakoa. Azken hilabeteetan, pistatik kanpo eman zuen baina. Roland Garrosetik erretiratu zen, hedabideekin hitz egiteari uko egin eta gero. Behin baino gehiagotan izan da kirolarien buru osasun arazoen bozgorailu lanetan. [2]
Black Lives Matter mugimenduaren alde, AEBetako Irekian maskara bat eraman zuen Poliziak hildako afro-amerikarren izenekin.[2]
Kirol estatistikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Grand Slam txapelketako finalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakarkakoak: 2 (2 garaipen)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emaitza | Urtea | Txapelketa | Pista | Aurkaria | Markagailua |
---|---|---|---|---|---|
Garaipena | 2018 | AEBtako Irekia | Gogorra | Serena Williams | 6–2, 6–4 |
Garaipena | 2019 | Australiako Irekia | Gogorra | Petra Kvitová | 7–6(7–2), 5–7, 6–4 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Naomi Osaka, Australiako Irekiko txapeldun» Euskal Irrati Telebista 2019-01-26 (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).
- ↑ a b Arratibel Gascon, Ainara. (2021-07-22). «Jokoen olinpoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-23).