Murder by Decree
Murder by Decree | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1979 |
Izenburua | Murder by Decree |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Kanada eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Bob Clark |
Gidoigilea(k) | John Hopkins |
Antzezlea(k) | |
Christopher Plummer (Sherlock Holmes) James Mason (Watson Doktorea) David Hemmings Susan Clark Frank Finlay (Lestrade inspektorea) Geneviève Bujold Donald Sutherland Anthony Quayle John Gielgud | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Bob Clark |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Paul Zaza |
Argazki-zuzendaria | Reginald H. Morris (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres |
ikusi
| |
Murder by Decree (euskaraz Hilketa Dekretuz), 1979ko Bob Clark britainiarrak zuzendutako misteriozko thriller film bat da. Sir Arthur Conan Doyle eskoziar idazlearen Sherlock Holmes eta Watson doktorearen pertsonaietan eta Jack Tripa-ateratzailea serieko hiltzailean oinarritua dago. Christopher Plummer, James Mason, David Hemmings eta Susan Clark aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1888, Londres. Whitechapel auzoan ezaugarri amankomuna duten hilketa sail bortitz eta odoltsuak jazotzen hasi dira: biktima guztiak kalezulo ilunetan eraildako emagalduak direla. Berehala, hiltzaileak Jack Tripa-ateratzailea ezizena jasoko du. Baker Streeten, Sherlock Holmes (Christopher Plummer) detektibea eta Watson doktoreak (James Mason) beren kaxara hirian izuikara hedatu duten hilketak ikertzeari ekingo diote. Scotland Yardeko poliziak halakorik egin ez dezatela nahiago izan arren, kasua argitzeko haiei laguntza eskatzea beste erremediorik ez du izango. Denbora igaro hala, hiltzailea goi mailako pertsonei erasotzen hasiko zaie, eta ondorioz masoiak eta britainiar errege familiaren kideak barne dauden konspirazio bat azaleratuko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Christopher Plummer: Sherlock Holmes
- James Mason: Watson doktorea
- David Hemmings: Foxborough inspektorea
- Susan Clark: Mary Kelly
- Frank Finlay: Lestrade inspektorea
- Anthony Quayle: Sir Charles Warren
- Donald Sutherland: Robert Lees
- Geneviève Bujold: Annie Crook
- John Gielgud: Lord Salisbury, Lehen Ministroa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1979ko filmak
- Bob Clarkek zuzendutako filmak
- John Hopkinsek idatzitako filmak
- Christopher Plummerrek antzeztutako filmak
- James Masonek antzeztutako filmak
- David Hemmingsek antzeztutako filmak
- Susan Clarkek antzeztutako filmak
- Frank Finlayk antzeztutako filmak
- Geneviève Bujoldek antzeztutako filmak
- Donald Sutherlandek antzeztutako filmak
- Anthony Quaylek antzeztutako filmak
- John Gielgudek antzeztutako filmak
- Bob Clarkek ekoitzitako filmak
- Sherlock Holmesi buruzko filmak
- Jack Tripa-ateratzaileari buruzko filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Kanadako filmak
- Misterio filmak
- Thrillerrak
- Londresen girotutako filmak
- 1888an girotutako filmak