Munich (filma)
Munich 2005eko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren historia-drama filma da. George Jonas hungariar idazle, olerkari eta kazetariaren Vengeance: The True Story of an Israeli Counter-Terrorist Team liburuan oinarrituta dago: liburu hartan, 1972ko Municheko sarraskiaren ondoko gertakariak kontatzen dira. Filmean aktoreok antzeztu zuten: Eric Bana, Daniel Craig, Ciarán Hinds, Mathieu Kassovitz, Hanns Zischler eta Geoffrey Rush.
Oscar Sarietarako bost izendapen jaso zituen, nahiz eta bat bera ere ez irabazi.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak 1972ko Udako Olinpiar jokoetan jazotako Municheko sarraskiaren ondorengo gertakariak kontatzen ditu. Irail Beltza palestinar talde armatuak israeldar olinpiar taldeko 11 atleta judu eta alemaniar polizia bat erail ostean, Israelgo gobernuak, mendeku gisa, Mossadeko Avner (Eric Bana) israeldar agente sekretuari 11 palestinarren erailketa agindu dio, haietako batzuk israeldar atleta haiek hil zituen Irail Beltza taldeko kideak zirenak. Misio horretarako, Avnerrek bere emazte haurduna laga eta nortasunez aldatu behar du, bai eta Mossaden arabera sarraski horretako arduradunak zirenak topatu ere. Betebehar horretan, laguntzaileak ditu: Steve (Daniel Craig), jatorri judua duen hegoafrikarra; Carl (Ciarán Hinds), ekintza bakoitzaren ondorengo garbiketa arduraduna; Hans (Hanns Zischler), alemaniar iruzurgile trebea; eta Robert (Mathieu Kassovitz), lehergailugile bilakatu berri den belgikar jostailugilea.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eric Bana: Avner.
- Daniel Craig: Steve.
- Ciarán Hinds: Carl.
- Omar Metwally: Ali.
- Mathieu Kassovitz: Robert.
- Hanns Zischler: Hans.
- Ayelet Zurer: Daphna Kaufman.
- Geoffrey Rush: Ephraim, Mossadeko ofiziala.
- Gila Almagor: Avnerren ama.
- Karim Saleh: Issa – Luttif Afif.
- Michael Lonsdale: Papa.
- Mathieu Amalric: Louis, Paparen semea.
- Ziad Adwan: Kamal Adwan.
- Moritz Bleibtreu: Andreas.
- Valeria Bruni Tedeschi: Sylvie.
- Meret Becker: Yvonne.
- Jonathan Avigdori: Gad Tsabari
- Marie-Josée Croze: Jeanette.
- Lynn Cohen: Golda Meir.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Munich filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)
- 2005eko filmak
- Steven Spielbergek zuzendutako filmak
- Tony Kushnerrek idatzitako filmak
- Eric Rothek idatzitako filmak
- Eric Banak antzeztutako filmak
- Daniel Craigek antzeztutako filmak
- Ciarán Hindsek antzeztutako filmak
- Mathieu Kassovitzek antzeztutako filmak
- Geoffrey Rushek antzeztutako filmak
- Michael Lonsdalek antzeztutako filmak
- Mathieu Amalricek antzeztutako filmak
- Moritz Bleibtreuk antzeztutako filmak
- Valeria Bruni Tedeschik antzeztutako filmak
- Marie-Josée Crozek antzeztutako filmak
- Yvan Attalek antzeztutako filmak
- Lynn Cohenek antzeztutako filmak
- Hiam Abbassek antzeztutako filmak
- Omar Metwallyk antzeztutako filmak
- Hichem Yacoubik antzeztutako filmak
- Ohad Knollerrek antzeztutako filmak
- Alexander Beyerrek antzeztutako filmak
- Hanns Zischlerrek antzeztutako filmak
- Jalil Nacirik antzeztutako filmak
- Laurence Févrierrek antzeztutako filmak
- Makram Khouryk antzeztutako filmak
- Mehdi Nebbouk antzeztutako filmak
- Meret Beckerrek antzeztutako filmak
- Mostéfa Djadjamek antzeztutako filmak
- Souâd Amidouk antzeztutako filmak
- Yigal Naorrek antzeztutako filmak
- Ami Weinbergek antzeztutako filmak
- Brian Goodmanek antzeztutako filmak
- Joram Voelkleinek antzeztutako filmak
- Sami Samirrek antzeztutako filmak
- Hicham Nazzalek antzeztutako filmak
- Steven Spielbergek ekoitzitako filmak
- Kathleen Kennedyk ekoitzitako filmak
- Amblin Entertainmentek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako film dramatikoak
- 1970eko hamarkadan girotutako filmak
- Thrillerrak
- Mossadi buruzko filmak
- Aireportuetan girotutako filmak
- Hebreerazko filmak
- Arabierazko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- John Williamsen soinu bandadun filmak
- Libanon girotutako filmak
- Munichen girotutako filmak
- Brooklynen girotutako filmak
- Queensen girotutako filmak
- Zipren girotutako filmak