Mozdok
Mozdok Мæздæг | |||
---|---|---|---|
hiri/herria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Errusiako errepublikak | ![]() | ||
Udalerria | Mozdoksky District | ||
Urban settlement in Russia | Q19900882 | ||
Izen ofiziala | Моздо́к Мæздæг | ||
Jatorrizko izena | Мæздæг | ||
Posta kodea | 363750 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°45′N 44°39′E / 43.75°N 44.65°E | ||
![]() | |||
Azalera | 17 km² | ||
Altuera | 130 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 35.662 (2023)![]() | ||
Dentsitatea | 2.098 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1763 | ||
Telefono aurrizkia | 86736 | ||
Ordu eremua | UTC+03:00 |
Mozdok (osetieraz: Мæздæг, Mæzdæg; errusieraz: Моздо́к) Errusiako Ipar Osetia-Alania errepublikako udalerria eta Mozdokski barrutiko zentro administratiboa da. Terek ibaiaren ezkerreko ertzean dago, Vladikavkazetik 92 km iparraldera. 17 km²ko eremua du eta 2010ean 38.768 biztanle zituen[1]. Ipar Osetia-Alaniako bigarren udalerri jendeztatuena da, Vladikavkazen ondoan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mozdok 1759an fundatua izan zen. Herriaren izenak «oihan trinkoa» esan nahi du kabarderaz. 1763an errusiarrek gotorleku bat eraiki zuten herrixkaren ondoan. XVIII. mende amaieran eta XIX.aren hasieran Ziskaukasiako merkataritza gune garrantzitsua zen. 1840an, Kaukasoko Gerra Handian, Imam Shamilen indarrek herria eraso zuten[2].
2003ko abuztuaren batean, Errusiako Armadaren ospital militar baten aurka egindako eraso suizida batean 40 lagun inguru hil ziren [3].
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010ean hiriak 38.768 biztanle zituen[1]. Osaketa etnikoari dagokionez, %58,1 errusiarrak ziren, %9,3 osetiarrak, %7,1 kumikak, %6,2 armeniarrak, %3,5 txetxenak, %3,2 kabardak, %2 turkiar meskhak eta %1,5 ukrainarrak[4]