Edukira joan

Moldeko ogi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moldeko ogi
moldeko ogi
Historia
JatorriaFrantzia

Moldeko ogia, sandwich-ogia[1] edo ogi ingelesa[2] testura oso bigun eta goxoko ogi mota bat da. Gainontzeko ogiekin parekatu ezkero askoz ere samurragoa kontserbatu ohi da. Beste ogiekin parekatuz koipe eduki gehiago du, besteek ez bezala gurina edo beste motako koipeak baititu.

Ia merkatal-gune guztietan formatu industrialean eros liteke, baita eskuz lantzen dituzten okindegietan ere. Orotarikoak daude: ogi zuria, ogi integrala, azalik gabekoa, zerealekin, etab. Markaren metonimia arruntagatik hego Euskal Herrian eta beste lekuetan- Espainian, Mexikon edo Venezuelan- Bimbo diote.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  2. Euskalterm: [Jatetxe, Taberna eta Kafetegiak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.