Edukira joan

Moacyr Scliar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moacyr Scliar

(2003)
Bizitza
JaiotzaPorto Alegre1937ko martxoaren 23a
Herrialdea Brasil
HeriotzaPorto Alegre2011ko otsailaren 27a (73 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaHegoaldeko Rio Grandeko Unibertsitate Federala
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, medikua, eleberrigilea eta ipuingilea
Jasotako sariak
KidetzaBrasilgo Letren Akademia
Genero artistikoasaiakera
kronika
Haur eta gazte literatura
scliar.org…
IMDB: nm0778558 Edit the value on Wikidata

Moacyr Scliar (Porto Alegre, Rio Grande do Sul, 1937ko martxoaren 23a - Porto Alegre, 2011ko otsailaren 27a) brasildar narratzailea izan zen.

Medikuntza-ikasketak egin zituen. Movimiento argitaletxeari oso lotua egon zen. 1970eko hamarkadan, beren eskualdeko unibertsoaren ezaugarriak ezagutarazteaz kezkatu ziren narratzaile-taldeko kideetako bat izan zen. Ipuinetan, egungo gizon-emakumeek bizi dituzten egoera eredugarriak, errealak edo irudizkoak ageri dira. Indarkeriazko narrazioak idatzi zituen, existentziaren drama islatzearren, Estatu Batuetako kazetaritza berriaren ildoari jarraituz. O Centauro no jardim (1985, «Zentauroa lorategian») eleberrian, gizon desegokiak munduaz duen ikuspegia planteatzen du. Ipuinen artean, O amante de Madonna («Madonnaren maitalea») du aipagarrienetako bat; eguneroko frustrazioak gainditzen dituen emakume baten erretratua da. Beste zenbait lan aipagarri: Balada do Falso Messias (1968, «Messias faltsuaren balada»), O exército de um homem só (1973, «Gizon bakarreko armada»), O ciclo das águas (1977, «Uren zikloa») eta Max e os felinos (1981, «Max eta katuak»). Brasildar Letren Akademiako 31. aulkia izan zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moacyr Scliar Aldatu lotura Wikidatan